Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2010

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: David Fincher

Aktoreak:

Jesse Eisenberg, Andrew Garfield, Justin Timberlake, Armie Hammer, Joseph Mazzello, Max Minghella, Rashida Jones

Produkzioa: Sony Pictures/ Michael De Luca Productions/ Scott Rudin Productions/ Trigger Street Productions

La red social

Izenburu originala: The Social Network

Mozkorraldi-gau baten ondoren, Mark Zuckerbergek Iparamerikako Unibertsitateetako ikasleen arteko komunikazio sistema berri baterako eredua diseinatzen du, Facebook. Bere asmakizunaren aukerez jabetuz, lagun eta kide batzuk biltzen ditu modu enpresarialean garatzeko eta ahalik eta errentagarritasun ekonomiko handiena ateratzeko. Prozesu horretan berarengan konfiantza duten pertsona guztiei traizio egiten die baina historiako aberats gazteena bihurtzea eta geure komunikatzeko modua betirako aldatzea lortzen du.

Gaiak
Komunikazioa, harremana eta etika

Komunikazioa. Pelikulak paradoxa bat kontatzen du: mundu mailan komunikazio-tresna zabalduenetakoa den Facebook-en sortzaileak muga serioak azaltzen ditu bere trebetasun sozial propioak zabaltzerako orduan.
Harremana. Istorioak, alde batetik, ustez benetako lagunarengandik traizionatua sentitzen den pertsona baten lagunarteko desengainua erakusten du. Eta bestetik, dirua tartean dagoenean, harreman pertsonalen oinarriak zalantzan jartzen ditu.
Ética. Pelikulak pertsona bakoitzaren erabakia mahaigaineratzen du bere dohainak erabiltzerako orduan: irizpide etikoak jarraituz bidera daitezke edo ez.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Laguntasunari buruz: Laguntasunak guztiaren gainetik egon behar al du? Lagunenganako leialtasunak geure bilakaera pertsonala mugatzen al digu? Nola?
· Komunikazioari buruz: Aurrerapen teknologikoek harreman pertsonalak deshumanizatzen dituzte? Erraztu egiten dituzte? Zergatik?
· Etikari buruz: Geure bizitza eraikitzen dituzten balio unibertsalak al daude? ¿Zeintzuk? Geure bizikidetzarako onartzen al ditugu balio horiek?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer bilatzen du Markek Facebook sortzerakoan? Zer da Facebook berarentzat?
· “Itzaletik zeure ergelkeri iraingarriak idazten dituzu hori delako gaur egun gauzak gaizki irtetzen zaizkien pertsonek egiten dutena…” Érikaren hitz hauek zer iradokitzen dizute?
· Zer gertatzen da Eduardoren eta Seanen artean? Beraien artean lehiarik ba al dago? Zergatik?
· Zergatik egiten dio iruzur Markek Eduardori? Damutzen al da egin duenaz?

Jon Auzmendiren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top