Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2003

Iraupena: 117 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Julio Medem

Aktoreak:

70 personas que dan su testimonio sobre el conflicto vasco

Produkzioa: Alicia Produce S. L.

La pelota vasca, la piel contra la piedra

Izenburu originala: La pelota vasca, la piel contra la piedra

Sinopsia
Euskal gatazkaren inguruan hirurogeita hamar laguni egindako elkarrizketetan oinarritutako dokumentala. Bere asmoa aspalditik datorren eta oinarri nazionalista duen arazoaren alderdi desberdinak islatzea da. Arazoaren ondorio suntsitzaileena ETAren borroka armatuak berean jarraitzea da. Alderdi desberdinen arteko elkarrizketarako gonbita egitea da dokumentalaren azken helburua; egun guztiz blokeatua dagoen ezinbesteko elkarrizketa politikorako gonbidapena.

Gaiak
Egia, elkarrizketa eta bizikidetza

Egia. Gatazka suntsitzaile baten testuinguruan egia hainbanatua egon daitekeelako kontzientziaren beharra erakusten du dokumentalak.
Elkarrizketa. Elkarrizketak gizakiaren ikuspegiak osatugabeak direla onartzea eskatzen du. Ikuspegiak osatzeko elkarrizketaren beharra islatzen du dokumentalak.
Bizikidetza. Bizikidetzako ariketa eta ahalegina deskribatzen du pelikulak. Giza duintasunaren errespetutik eta desberdintasuna onartzetik sortzen den bizikidetza.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Egiari buruz: Gatazka batean, modu dogmatikoan aritzen gara? Hau da, egia eta arrazoi osoa dugula pentsatzen dugu?
· Elkarrizketari buruz: Zeintzuk dira elkarrizketa hasteko oinarriak? Zeintzuk dira gutxieneko baldintzak?
· Bizikidetzari buruz: Zer da bizikidetza? Zeintzuk dira bizikidetza badela baieztatzeko gutxieneko ezaugarriak?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulan pertsona bakoitzak bere lekukotasuna ematen du, “bere egia” kontatzen du. Lekukotasun guzti horietan al dago egia zatirik?
· Beste muturrean dagoen lagunen batek adierazitakoan egia zatiak onartzen dituzte zenbaitek pelikulan. Izan al daiteke onarpen hori elkarrizketa hasteko gutxieneko baldintza?
· Zein jarrerek egiten diote mesede bizikidetzari?

Pello Sarasuaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top