Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2018

Iraupena: 122 min.

Herrialdea: Uruguai

Zuzendaritza: Álvaro Brechner

Aktoreak: Antonio de la Torre, Chino Darín, Alfonso Tort, César Troncoso, Soledad Villamil, Sílvia Pérez Cruz, Mirella Pascual, Nidia Telles

Produkzioa: Coproducción Uruguay-Argentina-España-Francia; Alcaravan, Haddock Films, Hernández y Fernández P.C, Manny Films, Movistar+, Salado Films, Tornasol Films, ZDF/Arte

La noche de los 12 años

Izenburu originala: La noche de los 12 años

Sinopsia
1973. urtea. Uruguai diktadura militarraren menpe dago. Udazkeneko gau batean, bederatzi preso tupamaro atera dituzte beren geletatik operazio militar sekretu batean. Ordena zehatza da: “hiltzerik izan ez genuenez, erotu egingo ditugu”. Hamarkada bat baino gehiago edukiko dituzte presoak isolatuta, gelaxka txiki-txiki batzuetan, non denbora gehiena burua estalitia, lotuta, isilik, oinarrizko beharrak alde batera utzita, apenas elikatuta, eta haien zentzumenak ahalik eta gehien murriztuta egongo diren. Haien artean zegoen Pepe Mujika, geroago Uruguaiko presidente izatera iritsi zena.

Gaiak
Isolamendua, erresistentzia, tortura

Isolamendua. Hiru gerlari uruguaitarrek, José “Pepe” Mujicak, Mauricio Rosencofek eta Eleuterio Fernández Huidobrok, jasan zuten erabateko isolamendua erakusten du filmak.
Erresistentzia. Hiru pertsonaia horien istorioa berreraiki du filmak. Amesgaizto hau bakardadean pairatu zuten, eta arrazoia eta duintasuna gorde aldi berean.
Tortura. Historia horrek Estatu militar baten basakeriaren erroak argitzen ditu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Isolamenduari dagokionez: Zer pertsona egoten dira inkomunikazio- edo isolamendu-erregimenean? Zein neurritan murrizten dira pertsonen eskubideak praktika honekin? Zer albo-ondorio ditu denboraldi luze batean isolatzeak?
· Erresistentziari buruz: Zertarako balio du? Zer gaitasun izan behar dira giza eskubideen urraketen ondorio larriak gainditzeko? Nola lortzen da erresistentzia entrenatzea?
· Torturari buruz: Zer da tortura? Zer ekintza har daitezke torturatzat giza eskubideen testuinguruan? Zer eskubide urratzen dira?

…filmaren ondoren
· Zer dio filmak isolamenduaren praktikari buruz? Zertarako erabili zen, zein zen helburua? Non gertatu zen? Zenbat iraun zuen? Zer eragin izan zuen protagonistengan? Zer dakar, maila fisikoan, hainbeste urtez hain leku txikian egoteak?
· Gizakiaren erresistentziarekin zerikusia duten zer faktorek lortzen dute Mauricio Rosencof, José Mujica eta Eleuterio Fernández Huidobrok bizirik irautea? Nola mantentzen dituzte beren sinismenak? Zerk eragiten du zoramenak ez menderatzea?
· Zein da torturaren helburua filmean? Nola justifikatzen dute? Nola eragiten die protagonistei? Zer ondorio izan ditu? Zerbaitetarako balio izan zuen?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top