Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1994

Iraupena: 103 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: Roman Polanski

Aktoreak:

Sigourney Weaver, Ben Kingsley y Stuart Wilson

Produkzioa: Thom Mount y Josh Kramer

La muerte y la doncella

Izenburu originala: Death and the Maiden

Sinopsia
Paulina Escobar legegizon ospetsu baten emaztea da, Gerardo, eta diktaduratik atera berri den Hego Amerikako herrialde batean bizi dira. Zeinetan ez da aipatzen. Erregimen zaharraren erorketaren ondoren, herrialdeko presidenteak Gerardori kargu garrantzitsu bat ematen dio. Ekaitza dagoen egun batean, Gerardo Roberto Miranda sendagilearen automobilean iristen da etxera, izan ere, bere beribilak botata uzten du Gerardo gurpila zulatu zaiolako. Paulina aktibismo demokratikoaren susmagarri zelako atxilotu zuten diktadura garaian. Orduan, torturatu egin zuten, eta zenbait aztarnek Miranda bere torturatzaileetako bat izan zela pentsarazten diote. Paulinak, egiaren gosez, Miranda etxean ixten du.

Gaia
Biktimak, gizatasuna galtzea eta justizia

Biktimak: Gatazka suntsitzaile batean biktima baten lehentasuna zein den erakusten du pelikulak: jasandako erasotik liberatzeko beharra eta erasoak lapurtutako giza burujabetasun kuota hori berreskuratzea.
Gizatasuna galtzea: Gatazka batean gizatasuna galtzeko egindako bidea kontatzen du; gizakiak abere bihurtuta amai dezakeen bidea.
Justizia: Dilema baten tentsioa ageri da filmean: justizia edo mendekua.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Gizatasunari buruz:
Zer dakar gatazka batean gizatasuna izateak? Eta zer dakar gizatasuna galtzeak?
· Sufrimenduari buruz: Nola egiten diogu aurre sufrimenduari? Eta nola gainontzekoen sufrimenduari?
· Iraganari buruz: Nola egin diezaiokegu aurre iragan gatazkatsu eta sufrimenduz betetakoari?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer egin nahi du Paulinak Mirandarekin? Zein esanahi du berarentzat Mirandaren azken aitorpenak? Zergatik uzten dio joaten?
· Zergatik haserretzen da Paulina Gerardorekin komisioan postua onartzen duenean? Zein esanahi du Gerardorentzat gau hartan gertatutakoak?
· Zerk bihurtu gaitzake, momentu zehatz batean, indarkeria modu bihozgabean erabiltzeko gai? Zein azalpen du horrek?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top