Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1993

Iraupena: 195 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Steven Spielberg

Aktoreak: Liam Neeson, Ben Kingsley, Ralph Fiennes, Caroline Goodall, Jonathan Sagall, Embeth Davidtz, Norbert Weisser, Martin S. Bergmann, Mark Ivanir, Malgorzata Gebel, Shmuel Levy, Michael Schneider, Joachim Paul Assböck, Branko Lustig, Götz Otto

Produkzioa: Universal Pictures / Amblin Entertainment

La lista de Schindler

Izenburu originala: Schindler´s list

Sinopsia
Naziek Polonia inbaditzen dute 1939ko irailean, II. Mundu Gerraren testuinguruan. Han bizi diren juduak ghettoetan sartu eta kontzentrazio esparruetara bidaltzen dituzte. Oscar Schindler alemana negozioetan jaioa da, eta egoera baliatuz aberasteko aukera ikusten du. Naziekin lankidetzan juduez aprobetxatzen da. Hala ere, egoeraren bilakaerak bere jarrera aldatzera darama Oscar. Herritar juduekin konpromisoa hartzen du eta borroka pertsonal bezala bere gain hartzen du ahal bezain pertsona gehien salbatzea deuseztatze-esparruetara eraman ez ditzaten. Bi une ezberdin bizi dituen gizon baten istorio erreala da, izugarrikeria eta heriotzatik milaka pertsona salbatzea lortu zuena.

Gaiak
Fanatismoa, Errealitateari aurre egitea eta Aldaketa pertsonala

Fanatismoa. Pelikulak erakusten du nola nazismoaren funtsak baldintzarik gabe onartzeak, ideia batzuen izenean sarraskiak egitera eraman zituen pertsona asko.
Aurre egitea. Bizitzaren oinarrizko printzipio bat da, lehenago edo beranduago, aurre egin beharko diogula errealitateari. Pertsonaiek sufrimendu eta bidegabekeriaz jositako errealitateari era ezberdinetan nola aurre egiten dioten erakusten digu pelikulak.
Aldaketa pertsonala. Pelikulak frogatzen du pertsonek aldatzeko gaitasuna dutela, bidegabekeriak sortu edo lagundu izan arren.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Fanatismoari buruz:
Zertan oinarritzen zen nazismoa? Zer motatako jarrerak sustatu zituen gizarte alemanean?
· Errealitateari aurre egitea:
Zer ulertzen duzu errealitateari aurre egiteaz hitz egiten dugunean? Posible al da sufrimendu larrien muturreko egoera batean errealitateari aurre egiteko gaitasunaz hitz egitea?
· Aldaketa pertsonalari buruz:
Posible al da pertsona bat aldatzea? Bidegabekeria larriak sortu dituzten horiek ere alda daitezke? Zerk sustatzen edo oztopatzen du aldaketa?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer ahalbidetzen du pertsona batek naziek pelikula egiten duten moduan tratatzea beste pertsona bat? Zure inguruan antzeko jarrerak ikusi al dituzu? Zeintzuk?
· Nola egiten diote aurre ghettoko pertsonaia ezberdinek beren errealitate berria? Nola azaltzen duzu naziekin kolaboratzen duten juduen jarrera?
· Nolakoa da Schindler jaunaren prozesua pelikulan zehar? Zein da errealitatearen aurreko bere jarrera hasieran? Eta bukaeran? Zerk uste duzu eragiten duela aldaketa?

Iker Usonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top