Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1966

Iraupena: 128 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Arthur Penn

Aktoreak:

Marlon Brando, Jane Fonda, Robert Redford, E.G. Marshall, Angie Dickinson, Janice Rule, Miriam Hopkins, Martha Hyer, Robert Duvall, Richard Bradford, Henry Hull, Diana Hyland, James Fox

Produkzioa: Sam Spiegel

La jauría humana

Izenburu originala: The Chase

Sinopsia
Zigorra betetzear duela Bubber Reevesek kartzelatik ihes egiten du. nahi gabe bere sorterrira iristen da. bertan Calder sheriffa berau atxilotzen siatzen da, baina bere atzetik dabilen bakarra ez da. Bertako petrolio eta azienda handikiak, Val Rogers, paretik kendu nahi du bere semea den Jake babesteko, zeinak iheslariaren emaztearekin, Annarekin, harremanak dituen. Gainera, herri osoa Bubber harrapatzeko asmotan dabilen patruila bilakatzen da.

Gaia
Aberetzea, hutsunea eta etika

Aberetzea. pelikula honek gizakiaren deshumanizazio bidea deskribatzen du. Istorio hontan bide hau diru gosearen eta boterearen menpe dauden hutsune eta aspertzean bukatzen da.
Hutsunea. Etengabeko eta zoritxarreko traizioen helburu den bizitzaren noraeza esistentziala eta utzikeria erakusten zaigu.
Etika. Gatazka egoeretan aukera etikoa defendatzeak batzutan dakarren bakardadea erakusten digu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Frustrazioari buruz: Errutinak, aspertzeak edo arazoek sortarazten diguten egonezinari nola egiten diogu aurre?
· Leialtasun ezari buruz: Leialtasun ezak zein ondorio ditu egunerokotasunean?
· Bakardadeari buruz: Jarrera etikoak zenbaitzutan dakarren bakardadea onartzen al dugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer gertatzen zaio herriko jendeari? Zergatik jokatzen dute horrela?
· Pelikulan zehar Bubber eta bere guraso eta emaztearen arteko harremanaren zertzeladak aurkezten zaizkigu. Nolakoak izan dira harreman hauek? Zerk ezaugarritzen ditu? Zergatik egiten du kartzelatik ihes?
· Zein arazoei egiten dio aurre Calder Sheriffak? Zergatik uste dute denek eros dezaketela? Zergatik gelditzen da bakarrik?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top