Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1984

Iraupena: 110 min.

Herrialdea: Argentina

Zuzendaritza: Luis Puenzo

Aktoreak:

Héctor Alterio, Norma Aleandro, Chela Ruiz, Chunchuna Villafañe, Hugo Arana, Patricio Contreras, Guillermo Battaglia, Leal Rey

Produkzioa: Historias Cinematográfica / Progress Communications

La historia oficial

Izenburu originala: La historia oficial

Sinopsia
Buenos Aires 1983. urtean. Argentinako diktadura militarreko azken aldian, historiako irakasle dirudun bat aurreko urteetan gertatutakoaren gaineko kontzientzia hartzen hasten da. Bere senarraren afera ilunen inguruko susmoak ditu, eta, bat-batean, Maiatzeko Plazako amona bat haren bilobaren bila agertzen da. Horiek «istorio ofiziala» zalantzan jarrarazten diote, eta herrialdean gertatutakoaz jabetzen laguntzen.

Gaia
Egia, sufrimendua eta ahaztea

Egia. Klase ertain-altuko kide izateak dakarkion erosotasunean «lokartuta» dagoen pertsonaiak egia ezagutzeko egiten duen bide zaila erakusten du pelikulak.
Sufrimendua. Argentinako gizartea eta «nazioa berreraikitzeko» zazpi urtez jasandako izugarrikeriak zergatik izan ziren bizikide aztertzen du filmak.
Ahaztea. Istorioaren bidez, Argentinako diktadura militarreko desagertutako, kartzelaratutako, torturatutako eta hildako milaka lagunen memoria ahazteko beharrak dituen ondorioak uzten ditu agerian.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Etikari buruz: Gatazketan lortu nahi dren helburuak justifikatzen duena etika izan behar al da? Etikak ere helburu horiek lortzeko erabilitako bitartekoen gida ere izan behar al du?
· Sufrimenduari buruz: Zeintzuk dira gatazketan pertsonen sufrimendua ikustezin bilakatzen dituzten mekanismoak? Nola justifikatzen da sensibilitate eza hau?
· Entzuteari buruz: «Bestearen» berri izateko entzutea beharrezkoa den jarrera al da?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola berreskuratzen du Anak laburtutako duintasuna? Zein jokabide du Aliziak Anaren egiaren aurrean? Honek zergatik ez zuen agerikoa zena ikusten?
· Zein erlazio dute memoriak, egiak eta justiziak? Gatazka suntsitzaile batek sorrarazitako zauriak ahazteak horiek senda ditzake?
· Pelikulan indarkerian oinarritutako hiru gatazka azaltzen dira. Nola amaitzen da horietako bakoitza? Zergatik besarkatzen du Aliziak, gertatutakoak gertatuta, Roberto senarra?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top