Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1937

Iraupena: 93 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Jean Renoir

Aktoreak:

Jean Gabin, Dita Parlo, Pierre Fresnay, Eric Von Stroheim

La gran ilusión

Izenburu originala: La Grande Ilusión

Sinopsia
Boeldieu kapitaina eta aristokrata, Marechal tenientea eta Rosenthal bankari judutar diruduna preso hartu dituzte alemaniarrek Lehen Mundu Gerra garaian, haien jatorriak oso bestelakoak izan arren. Ihes egin ondoren bereiztu egingo dira, baina hirurak harrapatuko dituzte berriz ere. Van Rauffenstein aristokrata alemaniarrak zuzentzen duen gotorleku izugarrira eramango dituzte orduan. Boeldieu eta Rauffenstein lagunak egingo dira, elite kultural eta sozial bereko kide izanik, baina ondo dakite beren elite hori azkar geldituko dela bertan behera.

Gaiak
Elkartasuna, gerra eta bizitzaren zentzua

Elkartasuna. Gatazkaren eta desberdintasun kulturalen eta sozialen gainetik, gerraren baitan sortzen den laguntasuna eta elkartasuna deskribatzen du pelikulak.
Gerra. Gatazka beliko baten parte hartzen duten alderdi guztiek duten sentimendu bera erakusten du istorioak: alferrikakoa delako ziurtasuna.
Bizitzaren zentzua. Muturreko egoeretan bizitza bizitzeak zergatik merezi duen eta zeren alde borrakatu behar dugun geure baitan aurkitzen dugula erakusten du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Elkartasunari buruz:
Zerk mugitzen gaitu elkartasunera zailtasunak zailtasun?
· Gerrari buruz: Zergatik ateratzen dute muturreko egoerek geure barruko txarrena eta onena?
· Bizitzaren zentzuari buruz: Zerk egiten du gizakiak muturreko egoeretan ere bizirik iraun dezan?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer dute komunean bi bandoetako kideek desberdintasunen gainetik?
· Pelikulak presoen sufrimendua erakusten du. Zerk egiten du horrelako egoeran bizi daitezen eta biziraun dezaten? Zer baloratzen dute eta zer eskertzen?
· Gero eta mundu indibidualistagoan, zer eskaintzen digu elkartasunak?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top