Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2000

Iraupena: 89 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Javier Corcuera

Aktoreak:

Guinder Rodríguez, Leyla Zana, Mehdi Zana, Thomas Miller-El, Tomás Rangel

Produkzioa: Elias Querejeta P.C.

La espalda del mundo

Izenburu originala: La espalda del mundo

Sinopsia
Giza eskubideen urraketari eta munduan ahaztutako pertsonei buruzko hiru istorio dira: Peruko harrobi batean harria zulatzen lan egiten duen haur-taldearena, Turkiako parlamentuan kurdueraz hitz egiteagatik preso dagoen diputatu kurduarena, eta Texasko kartzela bateko heriotza-korridorean zain dagoen kondenatuarena.

Gaiak
Askatasuna, biziraupena eta esperantza

Askatasuna. Beren bizitzako zenbait alderdietan askatasuna, nola edo hala, mugatua duten pertsonen bizipena erakusten du pelikulak.
Biziraupena. Dokumentalak bizitza mehatxupean duten protagonisten istorioa kontatzen du, baita beren eta beren familien ahalegina erakutsi ere horrelako baldintza zailetan bizirauteko.
Esperantza. Zailtasunen eta gabezien gainetik, borrokan jarraitzen laguntzen duten esperantza-zantzuak ere badirela erakusten du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Askatasunari buruz: Zeren arabera gara libreak? Geure esku al dago bakarrik?
· Bizitzari buruz: Zertan oinarritzen dugu geure bizitza? Zer da garrantzitsuena?
· Esperantzari buruz: Dena gaizki doanean, bizi al daiteke esperantzarik gabe?

…pelikula ikusi ondoren

· Zerk egiten du pelikulako protagonistak libreak izan ez daitezen? Zer egin dezakete libreak izateko?
· Zeri eusten diote beren bizitzagatiko borrokan aurrera jarraitzeko? Eta zeri beren familiek? Zeintzuk dira beren motibazioak? Ba al du zentzurik beren borrokak?
· Zertan datza protagonisten esperantza? Ba al dute ametsik? Etorkizun hoberik izan dezaketela uste dute?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top