Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 170 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Terrence Malick

Aktoreak:

Jim Caviezel, Sean Penn, Nick Nolte, Ben Chaplin, Elias Koteas, George Clooney, John Travolta, John Cusack, Woody Harrelson, John Savage, Adrien Brody, Jared Leto, Dash Mihok, Will Wallace, John C. Relly, Tim Blake Nelson, Larry  Romano, Miranda Otto

Produkzioa: 20th Century Fox / Phoenix Pictures

La delgada línea roja

Izenburu originala: The Thin Red Line

Sinopsia
Bigarren mundu Guerra, Guadalcnal irla, 1942. “Charlie-ren C” fusileroen konpainiaren aprtaide den gizon talde batek japoniar armadaren aurka egiten du borroka, muino estrategiko bat eskuratzeko. Borrokak akitu dituen marina infanteriako partaideak ordezkatzeko etorriak diren armadaren partaideak dira. Han, gizonek sufritu egiten dute, leku zoragarri batean ikaragarriari egiten diote aurre, eta, azken finean, beraien buruei dagokien alderdi oinarrizkoen jabe egiten dira.

Gaia
Gatazka, contraesana eta bilaketa

Gatazka. Pelikula gizakia gatazka belikoauren aurrean jartzen du, eta nola muturreko egoeretan bere bizitza non oinarritzen duen eta eta bere existentziaren zentzuari buruz galdetzera behartuta dagoen.
Kontraesana. Heriotza, absurdua, indarkeria eta ankerkeria deskribatzen ditu, baina baita maitasuna, itxaropena, konfidantza eta gratuitatea. Hauen jatorriari buruz galdetzen du, baita hauek nori zuzenduta dauden ere.
Bilaketa. Gizon batzuk bizitzari, izuari eta hauen aurrean zabaltzen diren galdera nagusiei egindako erantzuk propioa azaltzen du istorioak; eta baita erantzun hauek gizion talde honek bizitzeko eta munduan egoteko duen modua nola baldintzatzen duten ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Existentziari buruz: Non oinarritzen dugu gure bizitza? Zein da bizitzaren zentzua?· Heriotzari buruz: Bizitzea tokatzen zaigun beste gatazka al da heriotza? Tabua al da?
· Kontraesanari buruz: Gizakiaren kontraesanak zer ondorio dakartza?

…pelikula ikusi ondoren

· Welsh sarjentuak, Witt-ek, koronelak, kapitainak, bere emaztea maite duen soldaduak, nola egiten diote aurre gerrari? Non aurkitzen dute sostengu? Zein da hauen erantzuna?
· Bizitz ulertzeko bi modu irudikatzen dute Welsh sarjentuak eta Witt-ek, zer ezaugarritzen dituzte?
· Hildako soldadu japoniar baten aurpegiak Witt-i zera galdetzen dio: “Jatorra al zara, adeitsua? Zure konfidantza horretan oinarritzen al da?. Mundu guztiak maite zaitu; ni ere maite ninduten. Akaso uste al duzu ontasuna eta egia maite izanagatik zure mina ez dela hain gogorra izango?” Zer esan nahi du honek?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top