Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 77 min.

Zuzendaritza: Francis Veber

Aktoreak:

Thierry Lhermitte, Jacques Villeret, Francis Huster, Daniel Prevost, Alexandra Vandernoot, Catherine Frot

Produkzioa: Gaumont International/ Gaumont/ EFVE/ TF1 Films Production/ TPS Cinéma

La cena de los idiotas

Izenburu originala: Le dîner de cons

Pierre Brochantentzat eta bere lagunentzat asteazkena tentelen eguna da. Ideia sinplea da: bakoitzak tentelen bat eraman behar du. Afaltzera tentelik ikusgarriena eramatea lortzen duenak irabaziko du. Gau horretan Brochant pletoriko dago: altxor aparta aurkitu du. Tentel alaena, François Pignon pospoloekin egindako eraikuntzetan amorratua. Brochantek ez dakiena Pignonek benetako balbea duela da: hondamendiak eragiten maisua da.

Gaiak
Aurreiritzia, desberdintasuna eta zapalkuntza

Aurreiritzia. Istorioak zenbait pertsonek besteei etiketak jartzeko eta besteak sailkatzeko duten jarrera hutsala azaltzen du. Itxura eta azaleko beste detaile batzuk, ez beren jarrerak eta ekintzak, nahikoak dira behin betiko epaiketa egiteko.
Desberdintasuna. Pelikulak desberdintasunetan oinarritutako pertsonen arteko harremana kontatzen du. Desberdintasun horienganako begirada aberaste pertsonalaren iturri izan ordez burlarako aukera da.
Zapalkuntza. Pelikulan zehar nortasun zapaltzailea duten pertsonen izaera geratzen da agerian. Amaieran, bizitzak txanpon berdinaren ordaintzen die.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Aurreiritziari buruz: Zer esan nahi du epaitzeak? Pertsonak epaitzen al ditugu?  Zergatik? Zerk bultzatzen gaitu epaitzera eta etiketak jartzera?
· Desberdintasunari buruz: Desberdinak al gara geure artean? Zergatik? Desberdintasunek batzen edo banatzen gaituzte? Nola?
· Zapalkuntzari buruz: Zer egiten du zapaltzaile batek? Zergatik jokatzen du horrela? Nola jokatzen dugu zapaltzaile baten aurrean? Inoiz beren konplizeak izan al gara? Zergatik?

…pelikula ikusi ondoren

· Brouchant jauna eta bere lagunak nola dibertitzen dira? Zergatik uste duzu jokatzen dutela horrela? Zergatik egiten diete barre beste pertsona batzuei?
· Pignon jaunak erantzuten duen azkeneko telefono-deiak zer ematen dizu aditzera? Brochant jaunak hainbeste nahaste-borrasteren ondoren zerbait ikasi duela uste al duzu? Zergatik?
· Brochant andereak ondorengoa esaten du: “Hark ez nau maite, hark ez du inor maite”. Zer esan nahi du?
· Pertsona “tentelik” ba al dago filmean? Nor? Zergatik?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top