Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2001

Iraupena: 119 min.

Herrialdea: India

Zuzendaritza: Mira Nair

Aktoreak:

Naseeruddin Shah, Lillete Dubey, Shefali Shetty, Vijay Raaz, Tilotama Shome, Vasundhara Das, Parvin Dabas, Kulbhuskan Kharbanda, Kamini Khanna, Rajat Kapoor

Produkzioa: Mira Nair y Caroline Baron

La boda del Monzón

Izenburu originala: Monsoon wedding

Sinopsia
Gertu da Montzoiko garai erreomantikoa, eta Verma familiako kideak Delhira iritsi dira mundu osotik Aditi gaztearen eta Hemanten arteko hitzartutako ezkontzan izateko. Hemant Houstonen bizi da, eta ez dute ia elkar ezagutzen. Ezkontzaren antolaketa frenetikoarekin batera elkarrekin lotuta dauden bost istorio sortzen dira. Horiek India garaikideko muga geografikoak, sozialak eta moralak gainditzen dituzte, eta maitasunaren alderdiak aztertzen.

Gaia
Maitasuna, gatazka eta egia

Maitasuna. Pelikula bizitzari eginiko kantua da, eta maitasunak duen botere askatzailea eta libratzailea islatzen du.
Gatazka. Istorioak askatasuna eta tradizioaren arteko gatazka azaltzen du.
Egia. Egiaren arazoa planteatzen da pelikulan zehae, berau oinarri sendoa duten erlazioak eraikitzeko apustu garbi lez ulertzen delarik.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gizarteari buruz: Eraldaketa sozialak tradizioarentzako mehatxu al dira? Azken hau horietara moldatu behar da?
· Zoriontasunari buruz buruz: Zer da zoriontasuna? Zoriontasuna bilate pertsonalaren ondorio da, ala aurrez ezarrita dauden kanpo irizpideen araberakoa?
· Zintzotasunari buruz: Zintzotasuna harremanetan gakoa al da? Zergatik?

…pelikula ikusi ondoren

· Maitasunaren zein alderdi eratortzen dira kontatutako bost istorioetan zehar?
· Zergatik ezkontzen d Aditi? Bere kontzientziarekiko leiala da, ala tradizioak agindutakoari jarraitzen dio?
· Non oinarritzen dira maitasunaren gainean erikitzen diren harremanak?

Itxasne Echeverriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top