Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2001

Iraupena: 113 min.

Herrialdea: Txina

Zuzendaritza: Wang Xiaoshuai

Aktoreak:

Zhou Xun, Gao Yuanyaun, Li Shuang, Li Bin, Cui Lin, Hui Wei, Zhao Yiwei, Pang Yan, Zhou Fangfei, Li Mengnan, Chang Jiayin, Ji Hua

Produkzioa: Coproducción China-Taiwan-Francia

La bicicleta de Pekín

Izenburu originala: Shiqi sui de dan che (Beijing Bicycle)

Sinopsia
La bicicleta de Pekín pelikulak Beijingen bizi diren bi mutikoren istorioa kontatzen du. Biek amesten dute objektu berarekin: bizikleta batekin. Bietako bati bizikletak onarpena ekarriko lioke, izan ere, haren lagunen egoera ekonomikoa berarena baino oparoagoa da. Besteari, ordea, independentzia eta lanpostua.

Gaia
Duintasuna, kontraesana eta talde-indarkeria

Duintasuna. Nekaezintasuna eta insistentzia arma bakar bezala erabilita, justutzat jotzen denaren aldeko borrokaren bidez, pertsonaren duintasuna azaltzen du pelikulak.
Kontraesana. Balore-gatazken zertzeladak erakusten ditu pelikulak: salbazioa eskaintzen duen hiria, landa-guneak baino bizi-kalitate askoz ere hobea duena; porrotaren aurrean bortitza eta mespretxatzailea den hiria; parametro ekonomikoetara zabaldutako gizarte txinatar tradizionalaren klasismo zurruna; nerabezaroaren berezko aztoramenak…
Talde-indarkeria. Indarkeriaren fenomenoa aztertzen du filmak, eta gizabanakoen beldurrak eta ahultasunak estaltzen dituen talde-fenomeno bezala erakusten du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Jabetzari buruz:
Zein esanahi dute gure jabetzek? Zein motako beharrei erantzuten diete?
· Akordioari buruz: Guztiaren edota ezerezaren aurrean, negoziatzeko eta akordio batera heltzeko gai gara?
· Desberdintasunari buruz: desberdintasunak zergatik sortarazten du gatazka?

…pelikula ikusi ondoren

· Etxekoandrearen soinekoak jazten dituen zerbitzaria, taldean integratzeko bizikleta behar duen Jian gaztea eta abar. Zergatik ez diren horren plantak egiten dituzte? Zeri diote beldur?
· Bizikleta partekatzeko akordioa bidezkoa al da? Horixe al zen akordio posible bakarra?
· Bukaeran zergatik horietako bat tematzen da bizikletarekin?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top