Sinopsia
Lehen Mundu Gerran soldadu zela izandako leherketa bat dela-eta itsu, gor-mutu eta hankak eta besoak moztuta ospitale batean sartuta bizi da Johnny.
Gaia
Gerra, giza duintasuna eta sufrimendua
Gerra. Gerraren aukako zinimagintzan klasiko bat izan arren, bakardade absolutuenaren aurrean oerortzen diren eta demokraziaren oinarri diren askatasun eta justizia bezalako kontzeptuen kritika zorrotza egiten du pelikulak.
Giza duintasuna. Muturreko anputazioa jasaten duen pertsonaiaren aurrean pelikulan zehar etengabe galdera bat dabil jira-biraka: Ni naiz eta bizirik diraut?
Sufrimendua. Sufrimendua ahazteak dakarren zentzu ezaren jauzira eta horrelako sufrimenduaren aurrean garrasi ezin egiteak dakarren zentzu ezara bultzatzen gaitu pelikulak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Nire kausaren balioari buruz: Demokraziagatik, justiziagatik, askatasunagatik borrokatzeak gerra justifika al dezake?
· Bizitzari buruz: Zein baldintza minimo bete behar ditu gizakiaren bizitzak?
· Ahazteari buruz: Ahazteak zergatik dakar gatazka eta sufrimendua?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein arrazoirengatik joan zen Johnny soldadu bere borondatez?
· Zer gertatzen da gatazketan ahaztutakoekin?
· Zein gauzek ematen diote esperantza-izpia Johnnyren sufrimenduari eta bakardade sakonari? Zergatik da horren gogorra pelikularen amaierako alegatua?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu