Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2000

Iraupena: 112 min.

Herrialdea: Danimarka

Zuzendaritza: Lone Scherfig

Aktoreak:

Anders W. Berthelsen, Anette Stovelbaek, Ann Eleonora Jorgensen, Peter Gantzler, Lars Kaalund, Sara Indrio Jensen

Produkzioa: Zentropa Entertainments, Danmarks Radio, Danish Film Institute.

Italiano para principiantes

Izenburu originala: Italiensk for begyndere

Sinopsia
Sei lagunek, berezi samarrak denak, italierako ikastaro batean izena emango dute. Azkar hedatuko da latindar giroa, eta beren artean berehala hasiko dira nahasteak. Hirira iritsi berria den apaiz gaztea, lanetik bota duten zerbitzari Juventus zalea, edertasun bereziko zerbitzari italiarra, sekretuan aurreko horrekin maitemindua dagoen hotel-harreragilea, alkoholismoa dela-eta ama ingresatua duen ile-apaintzailea eta familia-bizitza kaxkarra duen gozogilea… Hizkuntza-arazo hutsa baino gehiago.

Gaiak
Bakardadea, maitasuna eta itxaropena

Bakardadea. Gizakiaren bizitzan bakardadeak dakarren zama, eta horrek eragiten duen mina baretuko duen zerbait aurkitzeko bilaketa erakusten du istorioak.
Maitasuna. Maitasuna munduan dugun babesleku eta bizitzak zenbaitetan dakartzan deserrotzeari, frustrazioari eta hutsari emandako erantzun bezala deskribatzen du pelikulak.
Itxaropena. Zailtasunak, akatsak eta segurtasun-gabeziak gaindituz, ilusioari eta itxaropenari eusteko ahalegina kontatzen du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bakardadeari buruz: Zer da, eta zer dakar bakardadeak? Zergatik ematen du min? Garrantzitsua al da bakardade-maila batekin bizitzen ikastea?
· Afektuari buruz: Nola baldintzatzen gaitu afektu faltak? Nolako ahalmenak ematen dizkio maitasunak pertsonari?
· Ilusioari buruz: Zer izatea edo bizitzea espero dugu? Eta ez bada espero duguna gertatzen? Nola eutsi ilusioari?

…pelikularen ondoren

· Nolakoak dira istorioko sei pertsonaiak? Zer dute ezaugarritzat?
· Zeintzuk dira dituzten zailtasunak, eta nola bizi dituzte? Zergatik ematen dute izena italierako ikastaroan?
· Zerk ahalbidetzen du istorioaren amaiera horrelakoa izatea? Zer aldatu da bakoitzaren baitan?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top