Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 122 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Terry George

Aktoreak:

Don Cheadle, Sophie Okonedo, Nick Nolte, Joaquin Phoenix

Produkzioa: A. Kitman Ho y Terry George

Hotel Rwanda

Izenburu originala: Hotel Rwanda

Sinopsia
Paul Rusesabagina hutua da eta Belgikako SABENA airelinearen jabetzakoa den Mille Collines hotelaren zuzendaria. Paulen emaztea tutsia da, haren bizilagunetako, lankideetako eta lagunetako asko bezalaxe. Bere eskuzabaltasunagatik, karismagatik eta dituen kontaktuengatik errespetatzen duten Paul, 1994an Ruandako genozidioa eta gerra zibila sorrarazi zuten gertakarietan nahasten dute. Lehenengo trabak eroskeria-kopuruen bidez gainditzea lortzen du, nazioarteko indarrek noiz parte hartuko duten itxaroten duen bitartean.

Gaia
Etika, kontraesana eta gorrotoa

Etika. Pelikulan jarrera etikoak eskatzen duen adimena, ausardia eta konpromisoa islatzen da, eta, uste zabalduenaren kontra, egoera larrienetan gizakia bere onena emateko gai dela erakusten du.
Kontraesana. Mendebaldeak Afrikarekin bizi duen kontraesana deskribatzen du pelikulak, izan ere, Afrikako kontinentea, neurri batean, mendebaldeko munduaren porroten eta injustizien argazki erreala besterik ez da.
Gorrotoa. Gorrotoa ageri da filmean, eta baita gizatasuna galtzeko bidea ere. Istorioan aurkaria etsaitzat hartzeraino aberetzen den gizakiak isaltzen du hori.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Besteari buruz: Nola begiratzen diegu gugandik desberdinak direnei? Arrisku edo mehatxu bezala?
· Erantzukizunari buruz: Axola zaigu gainontzekoen sufrimendua?
· Beldurrari buruz: Ausardia eta beldurra jarrera etiko batek eskatzen dituen ezaugarrietako bi dira?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola egiten dio aurre Paul Rusesabaginak gertatzen den horri guztiari? Zergatik eta nola aldatzen da istorioak aurrera egiten duen heinean?
· Zerk egiten gaitu, gu bezalako edozein, momentu zehatz batean, indarkeria modu basatian erabiltzeko gai? Nola azal daiteke hori?
· Nola egin diezaiekegu aurre, gure egunerokotasunetik, gatazka eta injustizia izugarriei, globalei eta hurrun ditugunei?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top