Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1958

Iraupena: 163 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: William Wyler

Aktoreak:

Gregory Peck, Charlton Heston, Jean Simmons, Burl Ives, Carroll Baker, Chuck Connors, Charles Bickford

Produkzioa: MGM

Horizontes de grandeza

Izenburu originala: The Big Country

Sinopsia
Erretiroa hartu ondoren, Jame McKay, ontzi-kapitain aberatsa, abeltzain aberats eta harro baten alaba Pat Terrillekin ezkontzeko helduko da Texaseko lautada zabaletara. Mckayk giza-legez jokatzen du, eta abeltzainek ez dituzten balioak eta bizitzaren ikuspegia ditu. Batez ere, hasieratik aurre emango dion Steve Leech langilezainarekin izango ditu tira-birak. Bien bitartean, Paten aitak, Henry Terrillek, abereei edaten emateko ur-eskubideak direla-eta Rufus Hannasseyekin borroka odoltsua du.

Gaiak
Askatasuna, gatazka suntsitzailea eta konfiantza

Askatasuna. Bizitzeko modu bat erakusten du filmak. Egoerak nahiz besteek geuregan dituzten itxaropenak alde batera utzita, kontzientziari entzutearen ondorioz eta askatasunez, norberaren printzipioak defenditzen dituen erabakiak hartzera garamatzan bizitzeko modua.
Gatazka suntsitzailea. Kausak absolutu bihurtzen direnean, indarraren metodoa gailentzen, begia begi truk dinamika nagusitzen, bestearen irudia etsai bezela barneratzen eta argumentu gisa biktimismoa erabiltzen denean, gatazka batek har dezakeen norabide suntsitzailea deskribatzen du pelikulak.
Konfiantza. Konfiantzaren oinarri izan daitezkeen zutabe desberdinak aztertzen ditu pelikulak: itxaropen faltsuak, beldurra, ezjakintasuna eta maitasunetik sortutako konfiantza.

Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:

· Gatazkari buruz: Batzuetan egoerek edota besteek geuregandik espero duten horrek gidatzen gaituzte gatazketan, egiten dugun horrekin guztiz konbentziturik egon gabe. Zergatik?
· Leialtasunari buruz: Zer dakar norberaren buruarenganako, bikotearenganako, lagunenganako, nagusiarenganako leialtasunak?
· Kontzientziari buruz: Zein ondorio ditu kontzientziari jarraitzeak? Bizitzak berak geure buruari zerbait erakustera behartzen gaituenean, kontzientziari leialak izateko egiten dugu edota besteek geuregandik espero duten horri erantzuteko?

…pelikula ikusi ondoren:

· Leechen eta McKayren arteko borroka amaituta, bigarrenak honakoa galdetzen dio besteari: “Zer erakutsi dugu honekin guztiarekin?”. Zer lortu dute? Borrokak ekarri al du ezer?
· McKayk Patekin duen harremana bertan behera uzten du, bereak Paten lagunak emandako arrazoiak baino sakonagoak direla esanez. Zeri buruz ari da? Zein arrazoi du oinarrian McKayren erabakiak?
· Istorioak beste bukaerarik izan lezake? Zein? Haitzarteko azken eszenak ba al du beste irtenbide posiblerik?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top