Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2018

Iraupena: 137 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: François Ozon

Aktoreak: Melvil Poupaud, Denis Menochet, Swan Arlaud, Eric Caravaca, François Marthouret, Bernard Verley, Josiane Balasco, Hélene Vincent, Francois Chattot, Fréderic Pierrot, Martine Erhel, Aurélia Petit, Julie Duclos, Jeanne Rosa, Amélie Daure.

Produkzioa: Co-production Francia-Bélgica; Mandarin Production, Scope Pictures.

Gracias a Dios

Izenburu originala: Grace à Dieu.

Sinopsia
Alexandre Lyonen bizi da emaztearekin eta seme-alabekin. Kasualitatez, jakin du boy scout zenean abusatu zuen apaizak haurrekin lanean jarraitzen duela. Apaizaren beste biktima batzuk diren François eta Enmanuel-ekin elkartzen da, hitzaren bidez beren sufrimenduetatik askatzeko. Baina haien testigantzen oihartzun eta ondorioek dena mugituko dute.

Bernard Preynat Lyongo Elizbarrutiko apaizaren kasu errealean oinarritua. 2016. urtean dozenaka haur sexualki abusatzea leporatu zioten.


Gaiak
Pederastia, Eliza Katolikoa, familia

Pederastia. Apaiz batek 70eko eta 90eko hamarkaden artean dozenaka haurri egindako abusua kontatzen du filmak, modu egiazkoan. Gehienak preskribatuta daude.

Eliza Katolikoa. Eliza, erakunde gisa, gertaera horiek gertatu ziren urteetan, bazterrean mantendu zen, eta inoiz ez zuen zigortu kalteak eragin zituen apaiza.

Familia. Kaltetuekin egondako familia-gatazkak izaten dira, laguntza eta justizia-bilaketari dagokienez.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Pederastiari buruz. Zer da pederastia? Badu alderik pedofiliarekin? Zergatik gehienetan ez da salaketarik izaten urte dezente igaro arte? Gizarteak, oro har, isildu egiten al ditu gertaera horiek?
· Eliza Katolikoari buruz. Zer dakizue erakunde honi buruz? Konfiantza sortzen dizue? Eliza Katolikoa irmoa izan da eta da adingabeen abusuak salatzen?
· Familiari buruz. Zer egin dezake eta egin behar du familiak adingaberen bat abusatuz gero? Zergatik ez dute salatzen familia batzuek?

…pelikula ikusi ondoren
· Nola hasten du Alexanderrek salaketa Gotzaintzan? Zer iradokitzen dizue Bernard Preynat apaizaren eta Alexen arteko elkarrizketak? Kanpalekuetan parte hartzen duten gainerako haurrek zergatik ez dituzte gertaerak salatzen?
· Erlijioa eta erakundea gauza ezberdinak dira? Adingabeak abusatuz gero, delitua preskribitu behar al da? Zer egin behar luke Elizak gertaera horien aurrean?
· Justiziak bere betebeharra betetzen al du filmaren amaieran? Eta familiek? 70eko hamarkadako gizartearen iritziak oztopo al ziren apaiz horiek salatzeko?

Deskargatu gida didaktikoa

 

Scroll to Top