Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1980

Iraupena: 119 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Robert Redford

Aktoreak:

Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Timothy Hutton, Judd Hirsch, Elizabeth Mcgovern, M. Emmet Walsh, Dinah Manoff, James B. Sikking

Produkzioa: Ronald L. Schwary

Gente corriente

Izenburu originala: Ordinary People

Sinopsia
Conrad ospitaletik atera berri da istripu batean anaia desagertu zelako buruaz beste egiten saiatu ondoren. Amarekin tirabira askoko harremana du, eta aitarekin erlazio hobea eta komunikazioa gehiagokoa duen arren, egoera ez da guztiz ona. Nahastuta eta galduta, psikiatra baten kontsultara joatea erabakitzen du, eta harekin asteroko terapia hastea. Ia aldi berean, eskolako koroko neska bat ezagutzen du, eta elkarrekin gelditzen hasten dira.

Gaia
Sufrimendua, bizitza eta gatazka

Sufrimendua. Pelikulak sufrimenduari aurre egiteko modu desberdinak erakusten ditu, eta baita era desberdin horiek sorrarazten dituzten gatazkak ere.
Bizitza. Lehenago edo geroago, bizitzak ematen dituen kolpeei eta gure kontroletik at dauden egoerei aurre egin behar dien jende arruntaren istorioak kontatzen ditu pelikulak.
Gatazka. Filmean arazo larri batek bizitza familiarrean eragiten dituen tentsioek eta gatazkek dute leku; ongizateko egoeran eta egunerokoan bistakoak ez diren errealitateak agerian uzten dituzten gatazkek, alegia.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Penari buruz: Zerk eragiten digu sufrimendua? Zerk bultzatzen gaitu sufritzen ari denari begiratzera edota entzutera?
· Sendotasunari buruz: Zer esan nahi du sendo izateak? Zer esan nahi du zurrun izateak?
· Kontrolari buruz: Bizitza kontrolatzen saiatzen gara? Posible al da hori lortzea?

…pelikula ikusi ondoren

· Zergatik du horrelako jarrera amak Conradekin? Zergatik dago horrelako tentsioa eta komunikazio eza euren artean? Zer gertatzen zaie?
· Zertarako doa Conrad terapiara? Zertaz jabetzen da piskanaka? Zerk ahalbidetzen du berarengan gertatzen den aldaketa?
· Zer gertatzen zaie senar-emazteei? Zergatik?
· Nola egiten diogu aurre sufrimenduari? Eta gainontzekoen sufrimenduari?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top