Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1991

Iraupena: 135 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Spike Lee

Aktoreak:

Annabella Sciorra,  Wesley Snipes,  Anthony Quinn,  Debi Mazar,  Samuel L. Jackson,  Lonette McKee,  John Turturro,  Frank Vincent,  Brad Dourif,  Tim Robbins,  Tyra Ferrell,  Halle Berry,  Queen Latifah

Produkzioa: Universal Pictures

Fiebre salvaje

Izenburu originala: Jungle Fever

Sinopsia
Fliper Purify, ezkonduta dagoen arkitektu beltza, aita zaindu behar duen italiar jatorriko neska txuri batekin ateratzen hasi da. Baina Fliperek bere anaia drogadiktoa ere zaindu behar du. Bikoteak garbi jokatzea erabakitzen du gertatzen dena familikoei kontatuz. Ondorioak ikaragarriak dira: Flipperen emazteak etxetik bidaltzen du eta alaba ikustea debakatu. Bitartean, Angelaren aita, katoliko eta arrazista, bortizki erasotzen du eta etxetikan botatzen du ere. Biak lagunek miatuko dituzte, familiak kanporatuko, eta auzokideek baztertuko.

Gaia
Arrazakeria, gatazka eta aukerak

Arrazakeria. Arraza ezberdineko pertsonen artean dauden estereotipo eta aurreritziak eta hauen ondorioak aurkezten dira pelikulan.
Gatazka. Ezarritakoarekin talka egiten duen erabaki bat hartzeak sortarazten duen gatazka deskribatzen du istorioak.
Aukerak. Nahiz eta aurrean inguratzen gaituztenen aholkuak, aurreritziak eta iritziak izan protagonistak euren bidea jarraitzen saiatzen dira.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Arrazakeriari buruz: Nola begiratzen diegu gurekiko neurri batean desberdinak diren horiei?
· Drogomenpekotasunari buruz: Zerk bultzatzen du drogomenpekotasunera? Zeintzuk dira ondorioak?
· Aukerei buruz: Onartzen al dugu ezarritakoari aurre egitera eramaten gaituen gatazka?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulako pertsonaiengan dakusagun arrazakeria mailak harritu egiten al gaitu? Zerk bultzatzen die?
· Bide bat edo beste aukeratzerako orduan zer gidatzen die protagonistei? Bukaeran nahi duena egiteko nondik ateratzen du Paulyk indarra?
· Anai-arrebek eta aitak Angierekiko duten jarreran, non dago bidegabekeria? Berak zergatik onartzen ditu gauzak diren bezala?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top