Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 106 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: Ken Loach

Aktoreak:

Martin Compston,  Annmarie Fulton,  William Ruane,  Michelle Abercromby,  Michelle Coulter,  Gary McCormack,  Tommy McKee

Produkzioa: Coproducción GB-Alemania-España; Sixteeen Films Ltd. / Road Movies Filmproduktion / Tornasol Films / Alta Producción

Felices dieciséis

Izenburu originala: Sweet Sixteen

Sinopsia
Egun gutxi barru Liamek hamasei urte beteko ditu. Bere ama, Jean, kartzelan dago, baina semearen urtemugarako kaleratuko dute. Liamek aukera aprobetxatu nahi du, oraingoan, dena ondo joan dadin. Inoiz izan ez duen familiarteko bizitzarekin egiten du amets. Horretarako, amarentzat, Chantelle arrebarentzat eta beretzat leku seguru bat eratu behar du, eta hartan ez dago lekurik Stan bezalako alperrentzat, Jeanen mutil-lagunarentzat eta ezta bere aitonarentzat ere, izan ere, zikoitz hutsa da. Baina ezinbestekoa du dirua lortzea, eta hori nahiko zaila da sosik ez duen nerabearentzat. Liamen eta haren lagunen plan burugabeek arazoetan sartuko dituzte laster. Egoera larritzen ari dela jabetuta, eta arriskutsu ere bihurtu dela konturatuta, Liamek badaki alde egin beharko lukeela, baina, agian, beranduegi da oraingoan…

Gaia
Askatasuna, fideltasuna eta bizitzaren zentzua

Askatasuna. Errealitate krudelak inposatzen dizkion aukera urriek mugatzen diote askatasuna protagonistari, eta etorkizun zalantzagarria opatzen. Gisa horretako nerabe baten begiradaren bidez pelikula bazterketaz mintzo da.
Fideltasuna. Bere erabakiek irtenbiderik gabeko kale itsura daramaten arren, fideltasunez jarraitzen die maite dituen lagunei, nahiz eta horiek huts egiten dioten.
Bizitzaren zentzua. Inoiz existitu ez den aitaren lekua betetzeko eta inoiz ezagutu ez duen familia tradizionala eraikitzeko gazte baten borroka deseperatua kontatzen du pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Esperantzari buruz: Une zailetan zertan oinarritzen dugu geure itxaropena? Konfiantza dugu, dena den, pronostiko guztien kontra?
· Etikari buruz: Etikak geure borrokaz defendatzen ditugun helburuei bakarrik eman behar die babesa? Denak balio du kausa zintzo edo justu bat erdiesteko borrokan?
· Askatasunari buruz: Zirkunstantziek askatasun pertsonala erabat bideratzen al dute?

…pelikula ikusi ondoren

· Liamen egoerak ba al du irtenbiderik? Nahikoa al da asmo ona izatea? Zer egin alternatibarik ez duten egoeren aurrean?
· Liamek maite dituen lagunen alde borroka egiten du. Itxi egiten da, ordea, maite eta babesten dutenen maitasunaren aurrean, eta min ere ematen die. Zergatik egiten du ihes gehien maite dituen horietatik? Ahul sentitzeko beldur da?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top