Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1996

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Fernando León de Aranoa

Aktoreak:

Juan Luis Galiardo, Amparo Muñoz, Ágata Lys, Elena Anaya, Chete Lera, Juan Querol, Raquel Rodrigo, Aníbal Carbonero

Produkzioa: Elías Querejeta P.C. / Albares Production M.G.N. Films / ESICMA / TVE / Canal +

Familia

Izenburu originala: Familia

Sinopsia
Santiago goizero lez esnatu da, sukaldera jeitsi eta familia osoa zain dauka zorionak emateko: bere urtebetetzea da. Zorionak zuri abestu diote denek eta opariak irekitzen hasi da, baina bere seme txikienarena zabaltzerakoan, haserretu eta ez duela gustukoa esan du. Umea nigarrez hasi da, maite dule esanez aitari, baina Santiagok ez du sinesten eta esaldi harrigarria botatzen du, inongo aita batek inoiz esango ez lukeena…

Gaia
Bakardadea, familia, konplexutasuna

Bakardadea. Filmak gizarte bakardadearen arazoari heltzen dio. Pelikularen protagonistak giza berotasuna berreskuratu nahi du, plantak egiten dituzten aktoreen bidez.
Familia. Istorio honek gauza asko esaten ditu benetako familia harremanei buruz, familia faltsu baten bidez.
Konplexutasuna. Istorioko familian ezer ez da dirudiena, paperak trukatuta daude, itxurak askoz errealitate sakonagoa ezkutatzen du, sakonera horretan bizitza irudikatzen da eta irudikatutakoa bizi ohi da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Familiari buruz: Zer da familia? Familia al da, den bezala, kontraesan guztiekin, gidatzen eta garen bezalakoak egiten gaituena, gure kontraesan guztiekin?
· Bakardadeari buruz: Zer da bakarrik sentitzea? Zein da bakardadearen kontrako antidotoa?
· Konplexutasunari buruz: Pertsonak konplexuak izateak, ezinezkoak egiten ditu harreman benetakoak? Zerk egiten du posible harreman bat itxuraz garena baino zerbait sakonagoan oinarritu ahal izatea?

…pelikula ikusi ondoren

· Familietan, ezer ez da dirudiena? Paperak trukatuta egon ohi dira? Itxurek errealitate sakonagoa ezkutatzen dute?
· Zeren baitan dago familia harremanak naturalak izatea?
· Nahiz eta dena antzerki hutsa izan (pelikulan) harremanak eta sorrarazi dituzten sentimentuak benetakoak izan dira, errealak?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top