Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1950

Iraupena: 133 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Joseph L. Mankiewicz

Aktoreak:

Bette Davis, Anne Baxter, George Sanders, Celeste Holm, Gary Merrill, Hugh Marlowe, Thelma Ritter, Marilyn Monroe, Gregory Ratoff, Barbara Bates, Walter Hampden

Produkzioa: Darryl F. Zanuck

Eva al desnudo

Izenburu originala: All About Eve

Sinopsia
Eva Harrington Margo Channing antzerki-aktorearen jarraitzaile sutsua da. Evak Margorengana hurbiltzea lortzen du, eta baita bere lagun egitea ere. Margok, Evaren mirespenak eta istorio tristeak hunkituta, etxean hartu eta lana ematen dio. Gutxika-gutxika, Evak Margoren kontu guztien ardura hartzen du, eta bere lagun ez ezik, idazkari eta giltzain ere bihurtzen da. Baina, zenbait asteren buruan, Margo ez da Evaz fidatuko bere jarrera dela-eta. Hortik aurrera Margoren, bere mutil-lagunaren, gidoigilearen eta haren emaztearen bizitzak hankaz gora jarriko dituzte Evaren asmoek.

Gaia
Anbizioa, harrokeria eta gatazka


Maitasuna.
Neurrigabeko anbizioaren istorioa kontatzen du filmak, baita horren dinamika eta ondorioak ere.
Harrokeria. Harrokeriaren erotikak duen indarra eta erreala denaren eta bizitzan benetako garrantzia duenaren perspektiba ez galtzearen beharra ageri da pelikulan.
Gatazka. Helburu bat lortzeko erlazio bateko muga etiko guztiei jaramonik ez egiteko aukera erakusten du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Anbizioari buruz: Anbizioa izateak zer esan nahi du? Anbizioak mugarik izan behar al du?
· Printzipioei buruz: Helburuak justifikatzen al du horixe lortzeko erabilitako bidea?
· Ospeari buruz: Zerk egiten du erakargarri ospea? Zergatik da arriskutsua?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer egiten du Evak? Zergatik egiten du? Nahi duena lortzen al du? Zergatik?
· Zer eragiten du Margorengan, bere mutil-lagunarengan eta lagunengan Evaren anbizioak? Zergatik galarazten dio egonkortasuna Margori Evaren anbizioak?
· Zein aldaketa nabari da Margorengan film amaieran? Zerk egiten du posible aldaketa hori?

Begoña Gomezen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top