Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: Brasil

Zuzendaritza: Walter Salles

Aktoreak:

Fernanda Montenegro, Marilia Pêra, Vinicius de Oliveira, Soia Lira, Othon Bastos, Otávio Augusto,  Stela Freitas, Caio Junqueira, Matheus Nachtergaele

Produkzioa: MACT Productions / Videofilmes

Estación central de Brasil

Izenburu originala: Central do Brasil

Sinopsia
Rioko Erdiguneko Estazioaren pasiloetan zehar maistra zahar batek beragan hurbiltzen diren pertsona analfabetoek diktatzen dizkioten gutunak idaztea du ogibide. Estaziotik irtetzerakoan Doraren bezeroetako bat istripuz hiltzen da. Dorak honen semearen, Josueren, kargu egitea erabakitzen du, eta aitaren bila Brasileko leku urrunera bidaia hasten dute. Biak hasierako ezin ikusia gainditzen joango dira, eta elkarrekiko gehiago hurbiltzen, heuren identitate propiorako bidai horretan.

Gaia
Bakardadea, balentria eta adiskidetasuna

Bakardadea. Arrazoi ezberdinak direla medio abandonatuak izan diren pertsona ezberdinen istorioetara hurbiltzen gaitu pelikulak. Istorioan zehar pertsona horiek bakardade eta uzte sentimenduak lantzeko modu ezberdinak aukeratzen dituzte.
Balentria. Muturreko etsipenetik, bertan behera gelditutako ametsetik, pobreziatik, istorio honetan aurpegi asko dituen balentriazko bidaia ikusten dugu.
Adiskidetasuna. Bi pertsonaiek gutxien espero dugun lekuan proban jarriko dituen baina bizia emango dien adiskidetsun leial, sakon eta aukera gutxikoarekin egiten dute topo.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Bakardadeari buruz: Zein ondorio ditu bakarrik egoteak? Bakardadetik zerk ematen digu beldur?
· Balentriari buruz: Zein ondorio ditu adore izateak? Tinko irauteak, gatazka ez bizitzeak?
· Adiskidetasunari buruz: Zein da adiskidetasun on baten balioa?

…pelikula ikusi ondoren

· Dorak zergatik uzten du Josue, etxeko ateak ireki eta gero? Zein beldurrek gidatzen dute Dora?
· Josuek zergatik ez du kalean bukatzen? Zerk bultzatzen du Dorarekin jarraitzea, nahiz eta azken honek bera galtzeko saiakerak egin?
· Zergatik da posible etorkizunik gabeko adiskidetasun hau? Dorak zer eskeintzen dio Josueri eta Honek adiskidetasun honen bidez zer ematen dio berari? Zer irekitzen zaie aurrez aurre?

Orla Hassonen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top