Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2010

Iraupena: 110 min.

Zuzendaritza: Susanne Bier

Aktoreak:

Mikael Persbrandt, Trine Dyrholm, Ulrich Thomsen, William Jøhnk Nielsen, Markus Rygaard, Bodil Jørgensen, Toke Lars Bjarke, Camilla Gottlieb y Satu Helena Mikkelinen.

Produkzioa: Danish Filminstitute / Danmarks Radio (DR) / Film Fyn / Film i Väst / MEDIA / Memfis Film / Nordisk Film- & TV-Fond / Sveriges Television (SVT) / Swedish Film Institute / Trollhättan Film AB / Zentropa International.

En un mundo mejor

Izenburu originala: Hævnen-In a better world

Anton eta bere familiaren bizitza Afrikako errefuxiatu-eremu batean eta Danimarkako hiri baten egunerokotasun grixaska batean igaroko da. Hau dela-eta, bi familien bizitza gurutzatu eta adiskidetasun apartekoa zein arriskutsua sortuko da haien artean. Hala ere, bakardadeak, hauskortasunak eta tristurak pazientziarekin itxarongo dute beren bizitzetan parte hartzeko. Laister, adiskidetasuna aliantza arriskutsua eta bizitzak arriskuan jarriko dituen jarraipen bilakatuko da.

Gaiak
Barkamena, dilema eta sufrimendua

Barkamena. Filmak elkarri min handia egin dieten pertsonaiak aurkezten ditu, baina min horretatik haratagp eta maitasunaren doakotasunak lagunduta, elkar ulertzera eta elkarri barkatzera iristen dira.
Dilema. Filmak etikaren teoria norberaren bizitzan aplikatzea ze konplexua den islatzen du, batez ere egoera muturrekoenak inposatzen direnean.
Sufrimendua. Protagonisten jarreren bidez, sufrimenduari aurre egiteko modu eta erritmo desberdinak islatzen ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Indarkeriari buruz: Nola adierazten da indarkeria? Justifika daitekeen ekintza biolentorik ba al da? Zein? Indarkeriak indarkeria gehiago sortzen al du? Nola?
· Sufrimenduari buruz: Sufrimenduaren aurrean modu berean erantzuten al dugu? Nola erantzuten dugu?
· Ereduari buruz: Pertsona eredugarriak al gara? Jokatzen dugunean kontuan hartzen al dugu beste zenbaitentzat erreferentziak garela? Etsenpluaren bidez predikatzen al dugu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola lantzen da eskola-jazarpen kasua ikastetxean? Zerbait konpopntzen dela uste al duzu? Zergatik?
· Nolakoa da Christianen eta Eliasen arteko harremana? Zerbaitean bereizten al dira biak? Zertan? Zertarako erabiltzen dute indarkeria? Zer da bilatzen dutena?
· “…Barkatu nahi dizut baina ezin dut, gauzak horrela dira…” Zer esan nahi dute Eliasen amaren hitz horiek?
· Anton zergatik saiatzen da Big Man sendatzen? Zergatik uzten du hiltzen azkenean? Zer gertatzen zaio Antoni? Zein da bere zalantza?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top