Sinopsia
1993eko Bosniako gerran bi alde ezberdineko bi soldadu, Ciki eta Nino, bata bosnioa eta bestea serbiarra, inoren eremu ez den etsaien lerrotan harrapatuta daude. Arazo latz honi Cikik eta Ninok irtenbia bilatzen saiatzen diren bitartean, Nazio batuetako kasko urdinen sarjentu bat hauek laguntzeko prestatzen ari da, goragoko aginduei kontra eginez. Komunikabideek anekdota hau nazioarteko izaera hartu duen show mediatiko bilakatzen dute. Bi aldeen arteko tentsioa goraka doan biartean eta prentsak berri gehiagoren zai dagoen bitartean, Nino eta Cikik euren bizia beraren prezioa negoziatzen saiatzen dira, gerraren erokeriaren erdian.
Gaia
Gatazka, neutraltasuna eta burugabekeria
Gatazka. Pelikulak zentzugabekeria, deshumanizazioa eta drma agerian uzten dituen gatazka beliko baten errealitatea deskribatzen du
Neutraltasuna. Istoriak gatazka batean neutraltasuna mantentzeko zailtasunak erakusten ditu, eta neutraltasuna ezer ez egitearekin parekatzen duen kontzeptua auzitan jartzen du.
Burugabekeria. Bertatik ikusita gatazka beliko bat zein arritza eta zentzugabea de erakusten digu, honek dituen justifikazio, arau, miseria eta interes guztiekin.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Inplikazioari buruz: Besteen arazoek arduratzen gaituzte?
· Etsaiari buruz: Etsaia nola ikusten dugu gatazka batean? Mehatsu, arrisku, etsai modura?
· Ekidistantziari buruz: Zer esan nahi du ekidistante izatea? Eta neutrala izatea? Gauza bera al dira?
…pelikula ikusi ondoren
· Zergatik NiNo eta Cikik ez dira elkar akabatzen trintxeretan? Zergatik erasotzen diote elkar eta hiltzen geroago?
· Neutrala izatea gatazka batean ezer ez egitea al da? Eraso baten aurrean neutralak izan al gaitezke?
· Nola eutsi daiteke, hau da indarkeriz betetako gatazka batean sor daitezkeen minak posible den neurrian ahalik eta gehien mugatzea?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu