Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1981

Iraupena: 105 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Mark Rydell

Aktoreak:

Henry Fonda, Katharine Hepburn, Jane Fond, Doug Mckeon, Dabney Coleman y William Lanteau

Produkzioa: Bruce Gilbert

En el estanque dorado

Izenburu originala: On Golden Pond

Sinopsia
Uda Ingalaterra Berrian duten bigarren etxean, urre koloreko urmaelaren aurrean, ematen duten hirugarren adinako bikotea osatzen dute Ethel eta Norman Thayerek. Ethel emakume bitala, alaia eta sutsua bada ere, bera baino hamar urte gazteagoa den senarrak ezinbesteaz ahalmenak galtzen doa, eta etengabe heriotzaren ideia du buruan. Alaba Chelsea, bere kidea Bill eta hauen seme gaztea, Billy, bisitan etorri dira. Bisita horretan agerian geratzen da Chelsearen eta aitaren arteko harreman prekario, tenkatu eta urruna. Billy txikia Ethel eta Normanekin utziz, Chelsea eta Bill Europara doaz oporretan. Billy eta Normanen artean tentsioarekin eta modu fortzatuan hasten dena harreman bilakatzen da, Chelseak aitarekin beti nahi izan duen harremana. Eta alabaren maitasuna zaindu ez izanak ekarri dion galeretaz jabetzen da Norman.

Gaia
Gatazkak, finitutasuna y beldurrak

Gatazkak. Pelikulak maitatua izatearen eta sentitzearen arteko tentsioa lantzen du. Maite ditugunekin norbera modu askean sentitzeak sortarazten dituen gatazkak azaltzen ditu.
Finitutasuna. Istorio honek heriotzaren hurbiltasunaren aurrean bizitzen den dolua kontatzen du, baita gai honi heltzeak sortarazten duen gatazka ere.
Beldurrak. Pelikulan zehar beldurrak agertzen dira. Modu batean edo bestean, gehiago edo gutxiago beldurra bizitzaren momentu guztietan agertzen dela azaltzen digu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Familiari buruz: Zer eskatzen diogu familiari eta zer egin behar dugu berau zaintzeko?
· Heriotzari buruz: Bizitzea tokatzen zaigun beste gatazka bat al da heriotza? Tabua al da?
· Zahartzaroari buruz: Bizitzaren garai bakoitzarekiko zein espektatiba ditugu? Eta zahartzaroari buruz?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer gertatzen da Norman eta Chelsearen artean? Zergatik ez dute harreman onik? Bukaeran, zerk ahalbidetzen du beraien arteko aldaketa?
· Zer esan nahi du Ethelek Billyri «Normanek bere bidea bilatzen saiatzen ari da, zu bezala» esaten dionean?
· Nola bizi dute Ethelek eta Normanek beraien adina, eta heriotzaren ideia? Eta pelikula bukaeran?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top