Sinopsia
Bartzelonan, hirigintza erreforma baten menpe dagoen auzo herrikoi eta enblematiko batean etxebizitza eraikin berri bat egiten hasi dira. Eraikuntza lan baten intimitatea ezagutu nahi genuen, beraz hantxe sartu ginen, lanak hastear, espazio hori mutikoek futbolean egiteko lursaila besterik ez zenean. Lur horren gainean bilatu genuen obraren anekdotarioari ez ezik, lanek inguruaren eragiten zutenari ekitea posible egiten zuen bizitzeko, ezagutzeko eta filmatzeko modua (hurrenez hurren). Eraitsitako etxeen burrunbak etendako egunerokotasunean, bizilagunen artean, auzoan (auzoaren irudia, auzoa irudikatzen zuten aurpegi banaka batzuetan gauzatu zen guretzat). Bilakaera horretan, berehala jabetu ginen hiri paisaiaren aldaketa giza paisaiaren aldaketa ere badela eta mugimendu horretan munduaren hainbat oiartzun ezagutu zitezkeela. Zimentarri horien gainean pelikula bat eraiki genuen.
Gaia
Bazterreko izatea, «bestea», eraldatzea
Bazterreko izatea. Dokumental honek hainbat jatorri, kultura eta arrazako pertsonei ematen die protagonismo eta elkarrizketak, gizateria kezkatzen duten gaien inguruan dabiltza biraka: heriotza, denboraren joana, memoria historikoa, eguneroko bizimoduaren monotonia eta gizakiaren hauskortasuna.
«Bestea». Filmak ez du auzo baten bizitza ikusi eta aditzen besterik gabe, baizik eta bertan bizi direnak, auzokideak entzuten eta beraiengan erreparatzen erakusten digu.
Eraldatzea. Istprioak nola lanek auzoa aldatzen duten heinean eta pareko, bertan bizi diren pertsonak ere aldatzen diren kontatzen du.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Enpatiari buruz: Beharrezkoa da entzutea eta arreta jartzea bestearen errealitatea zein den jabetzeko?
· Aldaketei buruz: Gure gizartea aldatuz doa, inguratzen gaituen espazioa ere bai, gu aldatzen gara. Aldaketa horien guztien artean zeri eusteak merezi du? Posible da suntsitu gabe eraldatzea?
· Bizitzari buruz: Bizitzan pertsona moldatu egiten da edo zoriontasuna bilatzen ahalegintzen da?
…pelikula ikusi ondoren
· Hartu gogoan igeltsero bikotea. Beren elkarrizketek zalantzan jartzen dituzte etorkinei edo langileei buruzko klixeak? Zer elkarbanatzen dute? Zerk bereizten ditu?
· Pelikulan zehar hainbat kultura eta klase sozialeko pertsonaiak datoz. Zer dute elkarrekin, dibertsitate horretan?
· Egoera edozein izanik ere, bazterketa sufritu arren, posible da baldintzagabekotasuna (atxikimendu, maitasun baldintzagabea).
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu