Sinopsia
Chris Gardner saltzaile bikain eta adimentsua da baina bere lanpostuak ez dio ahalbidetzen bere behar oinarrizkoenak betetzea. Hain egoera zaila bizi dute, San Frantziskon bere semearekin bizi den etxetik bota egiten dutela eta ez dute nora joan. Gardnerrek boltsa-artekaritza batean praktikak egitea lortzen duenean, bi protagonistek zoritxar askori egin beharko diete aurre bizitza hobe baten ametsa errealitate bihur dadin.
Gaiak
Pazientzia, itxaropena, maitasuna
Pazientzia. Ezbeharren aurrean, maisutasunezko pairamen- eta irmotasun-nahasketa erakusten du pelikulak non pazientzia bere esanahi zabalenean erakusten den: pazientziaren plusa.
Itxaropena. Gizonezko baten itxaropena erakusten da bizitza hobe baten aldeko borrokatik abiatuta.
Maitasuna. Aita eta seme baten arteko maitasuna ikus dezakegu pelikulan non konfiantzak bestearen zerbitzura kokatzen laguntzen dieten.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Pazientziari buruz: Zer ulertzen da pazientziaz? Zer da pazientzia edukitzea? Gertatuko zaigunaren zain egotea edo itxaroten duguna lortzeko geure esku dagoena egitea?
· Itxaropenari buruz: Zer da itxaropena? Zer gertatzen da itxaroten duguna gertatzen ez denean? Zergatik esaten da galtzen den azken gauza dela itxaropena?
· Konfiantzari buruz: Zer esan nahi du konfiantza edukitzea? Konfiantzarik izaten al dugu gauzak “ondo“ aterako ez direla dirudien unetan ere? Noregan dugu konfiantza?
…pelikula ikusi ondoren
· Chris-ek hezur-dentsitatearen makinekin duen egitasmoaren hastapena erakusten da pelikulan. Zer gertatzen da egitaso horrekin? Nola bizi du hasieran Chrisek? Eta Lindak? Ba al dute itxaropenik? Nola ikusten du azkenik Chrisek? Eta Lindak?
· Nola bizi du Lindak lanpostu eta bizitza hobea lortzeko boltsa-agente izatearen egitasmoa? Zergatik erabakitzen du Lindak alde egitea?
· Nola ikusten du Chistopherrek bere aita? Ba al du bereganako konfiantzarik? Nola ikusten du Chris-ek bere semea? Non ikusten da maitasuna?
Kristina Soaresen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu