Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1963

Iraupena: 87 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Luis García Berlanga

Aktoreak:

José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, José Luis López Vázquez, Ángel Álvarez, María Luisa Ponte, María Isbert, Julia Caba Alba

Produkzioa: Coproducción España-Italia; Naga Films (Madrid) / Zabra Films (Roma)

El verdugo

Izenburu originala: El verdugo

Sinopsia
Jose Luisek eta haren emazte Carmenek etxebizitza bat nahi dute. Amets lortezina askorentzat, ez, ordea, berentzat. Jose Luisek nahikoa du jubilatzekotan dagoen Amadeo aitaginarrebaren lanbidea hartzearekin. Horixe da Etxebizitza-Patronatuak jarri dion baldintza bakarra. Familiak estututa eta inoiz jardungo ez dela sinestuta, Jose Luis borrero egingo da. Bizitzak aurrera darrai lasaitasunean etxe berrian exekuziorik ez dagoen bitartean, baina telegrama beldurgarria iritsiko da egun batean: kondenatu bat hil behar du Mallorkan. Bere esperantza bakarra indultu-aukera da

Gaia
Berdintasuna, aukerak eta justizia

Berdintasuna. Protagonistaren lanbidea baliaturik, pertsona ezberdinen heriotzen arteko ezberdintasunak erakusten ditu pelikulak. Modu arinean, gizartean dauden desberdintasunak islatzen dira, hala.
Aukerak. Etsipenezko egoerak behartuta, moralaren ikuspuntutik guztiz okertzat jotzen ditugun zenbait gauza egiteko beharrak sorrarazten duen tentsioa erakusten du pelikulak.
Justizia. Aplikazioa behar duen zigor-legearen arazoa uzten du bistan pelikulak. Legeak beharrazkoak dira sistemak funtziona dezan, baina nork gauzatzen du legea?

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Etxebizitza duina izateko eskubideari buruz: Zer egiteko prest egon liteke pertsona bat etxebizitza duina lortzeko?
· Nortasunari buruz: Egiten duguna al gara? Zerk egiten du duin pertsona?
· Erantzukizunari buruz: Pertsona, egiten duenaren erantzule al da?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulako azken eszenaren arabera, kartzelako patioan, zein da erruduna eta zein biktima?
· Pelikula amaieran, etxera itzultzen ari direla, Jose Luis argi mintzo da barkuan: «Ez dut berriro ere egingo.
Ulertzen? Ez dut berriz egingo». Aitaginarrebak «nik ere horixe esan nuen lehen aldiaren ondoren» erantzuten dio. Bizitzak jartzen dituen irtenbiderik gabeko egoeren aurrean behea jotzen du pertsonak? Pertsona bere istorioen esklabu da?
· Carmenek, Amadeoren alabak, etxebizitza lortzeko estu hartzen ditu Jose Luis eta haren sineskerak. Gizarteak ere kale itsu berera bultzatzen du. Geure egunerokoan gauza bera gertatzen al da? Pertsonak bere erantzukizunei ihes egiten die?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top