Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 90 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Santiago A. Zannou

Aktoreak:

Juan Manuel Montilla «Langui», Ovono Candela, Javier Iglesias, Elio Toffana, Mala Rodríguez, Juan Navarro, Diego Carrasco

Produkzioa: Luis del Val / Aitana del Val / Media Films

El truco del manco

Izenburu originala: El truco del manco

Sinopsia
Enrique Herediak, Cuajo ezizenez, 28 urte ditu. Garun-paralisi baten ondorioz ezin da erraztasunez ibili, baina asmo handiak ditu. Munduari ozen adierazi nahi dio ez dela ikusezina, eta Adolfori, bere lagun minari, aita alkoholikoarekin nekez bizi den begirada tristeko 30 urteko mulatoari, biak batzen dituen talentuaz eta zaletasunaz bizitza aurrera ateratzeko musika-estudioa eratzea proposatzen dio.

Gaiak
Mugak, frustrazioa eta ahalegina

Mugak. Filmak erakusten du bizitzari aurre egiteko beharrezkoa dela geure bizitzaren errealitatea onartzea, bere mugekin eta ahalmenekin.
Frustrazioa. Bizitzako frustrazioari aurre egiteko modu desberdinak deskribatzen ditu istorioak: ihes egitea edo geure historia den bezala onartzea eta aldatzeko borondateaz gainera.
Ahalegina. Bizitzako zailtasunak onartzearekin batera sortzen den ahaleginaren eta gainditzeko espirituaren balioa erakusten digu filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Mugei buruz: Zer esan nahi du mugatuak garela esateak? Zer esan nahi du hori onartzeak? Eta ez onartzeak?
· Frustrazioari buruz: Posible al da dena edukitzea eta beti pozik bizitzea? Bizitzak maila batean edo bestean frustazioari aurre egitea eskatzen digu, nola egiten dugu?
· Gainditzeko ahaleginari buruz: Nola egiten diegu aurre arazoei eta zailtasunei? Nola gainditzen ditugu?

…pelikula ikusi ondoren

· ¿Nola bizi du Cuajok bere urritasuna? Zerk ahalbidetzen dio jarrera hori edukitzea zailtasun guztien gainetik?
· Nola egiten die aurre Alfonsok arazoei? Zein alde dago beraren eta Cuajoren artean?
· Sortzen dizkiguten zailtasunak alde batera utzita, posible al da mugek ere hobetzen laguntzea? Nola?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top