Sinopsis
Hamabi urteko alaba Sarak eskolak antolatu duen bidaian parte hartzea nahi du Esmak. Bidaia erdi-prezioan ateratzeko nahikoa litzateke aita gerran martiri modura hil zela frogatzen duen agiria aurkeztea. Baina Esmak ez dio Sarari kasurik egiten agiria eskatzen dion bakoitzean. Nahiago du zeru-lurrak astintzea bidaia ordaintzeko dirua biltzeko. Egia esaten ez badio bere burua eta alabarena babesten dituela sinetsita dago.
Gaiak
Egia, harremanak, indarkeria
Egia. Pelikulak dilema baten tentsioa deskribatzen du: egia esatea edo errealitate mingarria isilpean gordetzea.
Harremanak. Familiarteko harremanean sekretu batek izan ditzaken ondorioak aztertzen ditu pelikulak. Egia estaltzeak gatazka dakar, eta maitasunaren eta gorrotoaren arteko tentsioan murgiltzen ditu harremanak.
Indarkeria. Pelikulak iraganean jasandako gertakari bortitzak, oraindik ere egunerokotasunean eragina duenak, sortzen duen min isila, sufrimendua, aurkezten du pelikulak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Egiari buruz: Komenigarria al da egia osoa esatea? Egiak min handiagoa sortu ahal izatea, nahikoa arrazoia al da sekretu bat gordetzeko?
· Harremanei buruz: Pertsona bera maite eta gorrota al daiteke? Sekretu bat gordetzeak eragina izan al dezake bi lagunen arteko harremanean?
· Indarkeriari buruz: Gertakari bortitz baten biktima izateak sufrimendua dakar. Nola egin aurre horri? Zer da hobea: gertakariari buruz ez hitz egitea, ahaztea ala hitzez adieraztea? Zer ekar dezake aukera horietako bakoitzak?
…después de la película
· Zertara datoz alaba Sararekiko Esmak dituen bat-bateko jarrera aldaketak? Zer sentitzen du Sarak Esmarengatik? Eta Esmak Sararengatik?
· Esmak esan beharko lioke alabari zein den bere aita? Alabak hori jakiteko eskubiderik ba al du? Eta Esmak hori sekretupean gordetzeko eskubidea?
· Nola bizi du Sarak eskolan martiri baten alaba ez izatea?
· Zein iritzi du Esmak indarkeriari buruz? Gorrotorik, mendeku-sentimendurik sentitzen al du? Zer transmititzen dio alabari?
Pello Sarasuaren laguntzarekin.