Sinopsia
Wladyslaw Szpilman, poloniako pianista judutar bikain bat Bigarren Mundu hasieran alemaniarren Poloniako inbasioaren ondoren erbesteratzetik libratzen da. Bere familiarekin Varsoviako ghetto erdian bizitzera behartua, sufrimendua, umilazioa eta biziraupeneko ahaleginak elkarbanatzen dituzte.
Gaia
Gerra, biziraupena eta elkartasuna
Gerra. Gizakiaren aupegirik krudel erakusten zaigu gerraren bi aldeetatik: biktimena eta borreroena.
Biziraupena. Euren aurka irekitako gerran bizirauteko judutarrek egiten duten borroka deskribatzen du istorioak.
Elkartasuna. Sufritzen ari direnen arteko elkartasunaren balorea goraipatzen da, daukaten gutxia konpartitzearena eta gehien behar duenari laguntzearena.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Identitateari buruz: Identitatea bizitzeko modua arazo izan daiteke? Zergatik?
· Gizatiarrari buruz: Zerk bultzatzen du gizakia muturreko baldintzatan bizirautera?
· Arteari buruz: Zer behar dela uste duzu herrialde bateko artea eta kultura garatu ahal izateko? Zein da artearen eta kulturaren zeregina gizarteko hainbat arlotan?
…pelikula ikusi ondoren
· Zein arau ezarri zitzaizkieten judutarrei filmaren arabera?
· Zer irudikatzen du pianoak? Zer irudiklatzen du bere soinuak? Eta bere isiltasunak?
· Kapitain alemaniarrak Szpilmani berokia luzatzen dion eszena. Zein da une horretan perstonaia bakoitzaren duintasunak betetzen duen zeregina?
Olatz Praten laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu