Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1995

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Mathieu Kassovitz

Aktoreak:

Vincente Cassel, Hubert Koundé, Saïd Taghmaoui, Abdel Ahmed Ghili, Solo, Josehp Momo, Héloïse Ratuth, Rywka Wajsbrot, Olga Abrego, Laurent Labasse, Choukri Gabteni, Nabil Ben Mhamed, Benoît Magimel, Mathieu Kassovitz, Anthoni Souter

Produkzioa: Les Productions Lazennec, Le Studio Canal+, La Sept Cinéma, Kasso inc. Productions

El odio

Izenburu originala: La haine

Sinopsia
Paris kanpoaldeko auzo marjinal batean istiluak izan dira gauez, eta nerabezaroan dauden hiru lagun, Vinz, Saïd eta Hubert (judutarra, arabiar etorkina eta boxealari amateur beltza, hurrenez hurren), poliziak hil dien lagun arabiarraren heriotzari aurre eman nahian dabiltza. Datozen 24 orduetan gazte horien bizitzetan etengabeak izango dira hirian gora-behera ibiltzea, bandetako kideen arteko indarkeria eta gatazkak poliziarekin.

Gaiak
Gorrotoa, indarkeria eta sistema

Gorrotoa. Indarkeriak sorrarazten dituen erreakzioak eta sentimenduak erakusten ditu pelikulak; gorrotoa, beste zenbaiten artean.
Indarkeria. Indarkeriazko gertaerak erakusten ditu pelikulak, eta egoera horietan jokatzeko modua aztertzen du.
Sistema. Protagonistek inguratzen dituen sistemak mehatxatzen dituela sentitzen dute. Pelikulak esperientzia hori deskribatzen du, eta baita mehatxu horri aurre egiteko jarrera desberdinak ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gorrotoari buruz: Zer da gorrotoa? Nola sortzen da? Kontrola dezakegu?
· Indarkeriari buruz: Norbait gu erasotzen ari dela sentitzen dugunean, nolako erreakzioa izan dezakegu?
· Sistemari buruz: Sistaman gustatzen ez zaizkigun gauzak aldatzeko ahalmena dugu? Nola alda ditzakegu?

…pelikula ikusi ondoren
· Hubert-ek honakoa galdetzen du: «Polizia bat akatuz errespetua irabaziko duzu?». Vinz-ek «errespetua, ez dakit, baina balantza orekatuko litzateke» erantzuten dio. Zerbait aldatuko litzateke? Zein zentzutan?
· Hubert-ek «gorrotoak gorrotoa ekartzen du» esaten dio Vinz-i, eta hark honakoa erantzuten dio: «beste masaila jartzen baduzu, popatik emango dizute, eta kito». Egia al da hori? Vinz-ek eta Hubert-ek pelikularen amaieran duten jarrerarekin bat datoz esaldi horiek?
· Horma-irudi batean «mundua zeuena da» irakur daiteke, eta Saïd-ek «mundua geurea da» jartzen du gainetik. Zergatik egiten du aldaketa hori? Zeinena da mundua? Zein munduz ari dira?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top