Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2011

Iraupena: 84 min.

Herrialdea: Belgika, Frantzia, Italia

Zuzendaritza: Jean-Pierre y Luc Dardenne

Aktoreak:

Cécile De France, Thomas Doret, Jérémie Reñiré, Fabricio Rongione, Egon Di Mateo, Olmer Gourmet.

Produkzioa: Jean-Pierre y Luc Dardenne, Denis Preyd

El niño de la bicicleta

Izenburu originala: Le gamin au vélo

Sinopsia
Cyrilek ia 12 urte ditu eta plan bakarra: harrera etxe batean denboraldi batez utzi zuen aita aurkitzea. Ileapaindegi bat duen Samantha ezagutzen du kasualitatez. Samanthak asteburuetan berarekin egoteko aukera ematen dio. Cyrilek ez du aitortu nahi Samanthak berarengana sentitzen duen maitasuna, haurrak bere amorrua lasaitzeko nahitaez behar duen maitasuna.

Gaiak
Elkartasuna, harremanak eta maitasuna

Elkartasuna. Pertsonen elkartasun-gaitasuna, konpromiso-maila eta hauek beren inguruan sorrrarazten dituzten ondorioak ikus ditzakegu pelikulan.
Harremanak. Guraso/seme-alaben, ezezagunen edo lagunen arteko harreman-moduak eta harreman horietatik eratortzen diren sentimenduak erakusten dira.
Maitasuna. Pelikulan zehar bi ezezagunen arten sortzen ari den maitasuna ikus dezalegu. Maitasun horrek azkenean pertsona bestearen zerbitzura uzten du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Elkartasunari buruz. Zer da elkartasuna? Pertsona solidarioak al gara? Eta gizartea? Zer eman ahal izango genuke “ezerren” truke?
· Harremanei buruz. Nola uste duzu izan beharko lukeela aita/semearen arteko harremana?
· Itxaropenari buruz eta konfiantzari buruz. Zer behar dugu bestearengan konfiantza edukitzeko? Konfiantza “itsua” esistitzen al da?

…pelikularen ondoren

· Zergatik erosten dio Samanthak bizikleta Cyrili? Zer eragin izango du horrek beren bizitzetan?
· Nola bizi du Cyrilek bere aitaren errefusa? Zein da Samantharen zeregina?
· Zergatik laguntzen dio Cyrilek Wesi lapurretan? Nola erreakzionatzen du Samanthak? Eta Cyrilek? Onartzen al dituzte ondorioak? Ze ondorio ditu horrek beren harremanean?
· Nola jokatzen dute liburu-saltzaileak eta bere semeak Cyril aurkitzen dutenean? Beren ekintzen erantzule al dira?

Kristina Soaresen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top