Sinopsia
Irudien eta musika-banda baten laguntzaz, Roger Watersek gizabanako batek haren ingurunearekin duen erlazioa erakusten du. Gizarteak, sentibera den lagun batentzat guztiz ulertezina, gutxika-gutxika gizabanakoa zapalduko du, eta bere burua babesteko sortu duen hormaren barnean gero eta txikiago egingo da. Aldi berean, gaitzespen- eta gupida-sentimenduak sorrarazten ditu pelikulak, iluna eta kezkagarria da, eta ezin tristeagoa litzateke baldin eta adreiluen artean ez balego beti itxaropen-argirik. Dena ikuspuntuaren araberakoa da.
Gaia
Gerra, dolua eta amorrua
Gerra. Irudien biratez, pelikulak gerraren urruntasuna eskola, maitasuna eta abarren gertutasunarekin lotzen du.
Dolua. Pelikulak doluaren gaia lantzen du izaki maiteak galtzearen ikuspegitik, eta maitasun ezaren ikuspegitik
Amorrua. Istorioak amorrua gatazka suntsitzaile askoren muin bezala aurkezten du, non delinkuentzia, hezkuntza txarraren, talde neonazien sorrera eta abarrak txertatzen diren.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gerrari buruz: Gerraren eta geure egunerokoaren artean ba al da erlaziorik?
· Doluari buruz: Nola egiten diogu aurre norberaren doluari? Nola lagun maiteek bizi dutenari? Ba al dago galera batek uzten duen hutsunea betetzerik?
· Amorruari buruz: Zerk sorrarazten du amorrua norbaitengan? Geure sentimenduak direla-eta, zein da epaile?
…pelikula ikusi ondoren
· Zeintzuk dira marraztutako eszenetan Bigarren Mundu Gerraren eta gizarte modernoaren artean egiten diren loturak?
· Hamaika modutan ikusten da aitak Pinken bizitzan utzitako hutsunea. Galera horrek nola eragiten du bere bizitzako beste erlazioetan eta esperientzietan? Zer da arrakastaren bidez lortu nahi duena?
· Pinken arabera, zein erlazio dute maitasunak eta gerrak? Zein azalpen ematen dio, maila pertsonalean, tokian tokikoan eta globalean, gizarteak eraiki duen horma erraldoiari?
Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu