Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 105 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Marcelo Piñeyro

Aktoreak:

Carmelo Gómez, Eduardo Noriega, Eduard Fernández, Natalia Verbeke, Najwa Nimri, Ernesto Alterio, Adriana Ozores, Pablo Echarri

Produkzioa: Coproducción España-Argentina; Alquimia Cinema / Tornasol Films

El método (El Método Gronhölm)

Izenburu originala: El método (El Método Gronhölm)

Sinopsia
Zazpi lagun enpresa multinazional batek goi-mailako postu exekutibo bat betetzeko egindako langile-hautaketa bateko frogara aurkezten dira Madrilgo ofizina-etxe orratz batean. Izakera guztiz desberdinak dituzte: arrakasta duena, eraso-jarrera duena, emakume dudatsua, kritikoa, zalantzatia, eta abar. Lehiakortasun hutsezko giroan, lanpostura aurkeztutako lagunen segurtasun eza beldur eta zalantza bihurtuko dira. Eta azken horiek paranoia-egoera: frogara aurkeztutakoek kamararik izango duten inguruan hasiko dira pentsatzen, baita beren artean beren jarrera aztertzen duen psikologoren bat dagoela ere. Konfiantza eta eskrupulu eza nagusi den giro klaustrofobiko horretan aliantzak sortuko dira, gatazkak ere izango dira, sekretuak ezagutaraziko dira, iraganak bistan utzi, eta abar.

Gaia
Aukerak, helburuak eta bakardadea

Aukerak. Hautaketaren metodoa da istorioak aitzakitzat darabilena garenaren eta izan beharko genuekeen horren arteko dilema kontatzeko.
Helburuak. Galdera bat da nagusi hautaketako prozesu luzean: Helburuak bitartekoak justifikatzen al ditu?
Bakardadea. Pelikulak lehiakortasun suntsitzaile batek sortzen dituen bakardadea eta aberetzea erakusten dizkigu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea... Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Helburuari buruz: Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu? Boratekoek helburua justifikatzen dute?
· Itxurei buruz: Kezkatzen al gaitu ematen dugun itxurak? Itxura horren menpeko al gara?
· Lehentasunari buruz: Zeri ematen diogu leghentasuna egoera gatazkatsutan: helburuari ala pertsonaren balioari?

…pelikula ikusi ondoren

· Zein izan da aukeraketa prozesuaren lehen kanporatuaren akatsa?
· Helburuak ez lortzea, akatsak burutzea, frakasoak al dira?
· Norberak bere buruarekiko leialtasunak batzutzan sortzen dituen gatazka eta bakardadea asumitzen al ditugu?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top