Sinopsia
Ekintza 1904-05 inguruan kokatzen da, Neudorfeko kanpokaldean dagoen Austrian dagoen eskola barnetegi militar batean. Behatuz eta arrozoituz gainditu nahi dituen ezbai eta nahastetan murgildurik dagoen Thomas Törlessen (Mathieu Carrière) istorioa kontatzen du. Bere lagun diren Beinebergen (Bernd Tischer) eta Reitingen (Fred Dietz) bortizkerien biktima den Anselm von Basini kidearen aurrean ankerkeriaren oinarriak eta ondorioak ikertu nahi ditu.
Gaia
Ankerkeria eta aukerak
Ankerkeria. Bestearekiko mespretxu gorenaren ondorio diren ekintzen zentzurik eza uztartzen du pelikulak.
Aukerak. Istorioak ere bestearen muturreko umiliazioren aurrean gerta daitezkeen jarrera ezberdinak aztertzen ditu.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Duintasunari buruz: Zer esan nahi du giza duintasuna errespetatzeak?
· Indiferentziari buruz: Bestearen sufrimenduak axolagabe uzten al gaitu?
· Etikoa denari buruz: Desberdintzen al dugu ekintzak juzgatzea eta pertsonak juzgatzea?
…pelikula ikusi ondoren
· Neskaren hipokresia akusazioek gaurkotasunik ba al daukate? Zergatik?
· Pelilkula bukaeran matematikako zenbaki irudikariak bezala, ankerkeria, tortura eta umiliazioa fenomeno zentzugabeak baina errealak direla antzematen du Törlessek; nola babesten da zentzu eza honen aurrean? itxaropenak ba al du lekurik, edo gauzak besterik gabe, gertatu egiten dira?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu