Sinopsia
Teknologia enpresa baten jabeak bere negozioa saldu nahi du. Baina arazoa da enpresa hau sortu zuenean gezurrezko presidentea asmatu zuela, honen babesean erabaki zailak hartzea ekiditeko asmoz. Saltzaile potentzialek presidentearekin hitzegieko insistitzen dutenean, «presidente» izateko paroan dagoen antzezle bat kontratzea baino ez du. Segituan atzematen du antzezleak bere taila morala jokoan jartzen duen joko baten peoi soila dela.
Gaia
Gatazka, beldurrak eta etika
Gatazka. Istorioak gatazka bati aurre nola «ez» egin deskribatzen du, azken ondoriotara eramanez.
Beldurrak. Peliculak gatazken azpien sarritan dauden gure motibazioak azaltzen ditu: inseguritatea, banitatea, erosotasuna, interesa eta maitatua ez izateari beldurra.
Etika. Eguneroko edozein gatazkan aurki ditzakegun eta geure burua kuestionatzera eta definitzera behartzen gaituzten ataka etikoak aurkezten ditugu pelikulak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gatazkari buruz: Gatazkak beldurra ematen digu? Zergatik?
· Motibazioei buruz: Sarritan, zerk mugitzearazten digu gatazka batetan?
· Lehentasunari buruz: Gatazketan zeri ematen diogu garrantzia, gure motibazio eta helburuei ala pertsonaren balioari?
…pelikula ikusi ondoren
· Zer gertatzen zaio informatikako enpresa buruari? Zergatik asmatzen du gezurrezko presidentea? Azkenean, zergatik ez du enpresa saltzen?
· Antzezleak zergatik asmatzen du bere gainetik beste jefe bat dagoela? Zergatik saltzen du azkenean enpresa?
· Zergatik zenbaitetan gure eguneroko bizitzako gatazkei ez diegu aurre egiten?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu