Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1940

Iraupena: 129 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Charles Chaplin

Aktoreak:

Charles Chaplin, Paulette Goddard, Reginald Gardiner, Billy Gilbert, Maurice Moscovich

Produkzioa: United Artists

El gran dictador

Izenburu originala: The great dictator

Sinopsia
Chaplinen «Diktatore handia» zuzendu zuenean oraindik EE.BBek oraindik ez zuten II. Gerrate Mundialean parte hartu. Bertan Chaplinen paper bikoitza antzezten du: Hynkel diktatorea eta fisikoki bera bezala pertsona bat herrialdeko diktatore lez gailendu dela ez dakien judutar xume bat. Ghettoei buruzko eszena unkigarriekin errejimen faszistaren poterearen lorpena azaltzen du Chaplinek bere betiko ironia originalarekin.

Gaia
Totalitarismoa, askatasuna eta intolerantzia

Totalitarismoa. Nazismoari buruzko satira zorrotza da pelikula hau.
Askatasuna. Askatasuna, berdintasuna eta demokraziaren aldeko aldarrikapen unkigarria da hau.
Intoleranzia. Erlijioagatik herritar zati batek jasaten duen jazarpena deskribatzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Diktadurari buruz: Zergatik sortzen dira diktadurak?
· Gorrotoari buruz: Zerk bultzatzen du pertsona bat beste bat gorrotatzea? Nola iristen da sentimendu hortara?
· Itzarupenari buruz: Muturreko egoera batean nola lortzen da itxaropena mantentzea?

…pelikula ikusi ondoren

· Zeradierazten du diktatorea lur-globo handi batekin jolasean ari den eszenak?
· Zer esan nahi du teilatuan Hannak bizar moztaileari esaten dion esaldi honek: «begira izar horri… nahiz eta ahal handia izan, Hynkelek sekula ikutu ezin izango duen gauza bat da»?
· Hynkel diktatorearen plantak egiten dituenean, bizar moztailearen diskurtsuak zein hausnarketa merezi du?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top