Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1978

Iraupena: 116 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Alan Parker

Aktoreak:

Brad Davis, Irene Miracle, Bo Kopkins, Paolo Bonacelli, Paul Smith, Randy Quaid, Norbert Weisser, John Hurt, Franco Diogene

Produkzioa: Columbia Pictures

El expreso de medianoche

Izenburu originala: Midnight Express

Sinopsia
Droga kontrabandoagatik Turkian 30 urteko ezpetxeratze zigorra jaso duen gazte amerikar baten, Billy Hayesen, benetako historia da. Kartzelan Billyk isekak eta jipoiak jasaten ditu, ihes egiten ez badu… hil egingo dela jabetzen den arte.

Gaia
Askatasuna, gatazkak eta beldurrak


Biziraupena.
Tortura eta bortizkeriaz beteriko kartzela bezalako ingurune areriotsu batean protagonistaren biziraupena deskribatzen du.
Ezintasuna. Ulertzen ez duen egoera baten aurrean protagonistak pairatzen duen ezintasuna azaltzen du.
Laguntasuna. Egoera zailenetan ere etsipena gainditzen laguntzen digun laguntasuna ere present dago pelikulan zehar.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Justiziari buruz: zer eskatzen diogu justiziari? Zein da kartzelaren zeregina?
· Bakardadeari buruz: Zer esan nahi du bizitzaren aurrean bakarrik egoteak?

…pelikula ikusi ondoren

· Zerk egiten du biktima bat borrero bilakatzea?
· Zergatik arriskatzen da Billy muga bi kilo hachisekin pasatzera?
· Aitak ez du Billyren jokabidea ulertzen, baina kartzelak zera dio: «zutaz aldatu izango banintz, aldatuko nitzateke». Zergatik?
· Protagonistak bizi duen egoera bezalako batean, non dago pertsonaren duintasuna?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top