Sinopsia
Estatu Batuetako ikastetxe pribatu elitista eta zorrotz batean ikasle talde batek poesia, “carpe diem”en esanahia -momentua aprobetxatu- eta ametsak lortzeko bizi-borrokaren garrantzia ezagutuko dituzte. Eta guztia ez-ohiko metodoen bidez heuren buruak esnatuko dituen irakasle bitxi bati esker.
Gaiak
Bizitza, nortasuna, pentsamendu kritikoa
Bizitza. Bizitzari kanta bat da filma, jarrera kontzientzea izanik eta une bakoitza gozatuz bizitzea proposatzen duena.
Nortasuna. Norbere bidearen bilaketari buruzko pelikula da. Ametsak jarraitzearen eta norbera izateko kontzientziari entzutearen garrantzia azpimarratzen duena.
Pentsamendu kritikoa. Ezarritakoarekin hausteaz eta ohiturak zalantzan jartzeaz ari da filma; hausnarketa, kritika eta kreatibititatea lantzearen garrantziaz.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere.Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik
· Bizitzari buruz: Zer iradokitzen dizu honako poemak? “Jaso itzazu larrosak ahal duzun bitartean; azkar doa denbora aurrera, gaur miresten duzun lore bera bihar hilik izango da”.
· Ametsei buruz: Zer iradokitzen dizute honako poemek? “Amets egitean soilik gara askeak, beti izan da horrela eta beti izango da”, “Bizitzaren jabe izateko bizi naiz, ez esklabo izateko”.
· Pentsamendu kritikoari buruz: Hitzek eta ideiek mundua alda al dezakete?
…pelikularen ondoren
· Zer iradokitzen dizute John Keating maisuaren ondorengo esaldiek?
· “Carpe diem, bizi momentua”; “Zu hemen zaudela, bizitza eta nortasuna badirela, drama indartsuak aurrera darraiela eta zuk bertso batekin ekarpena egin dezakezula”.
· “Gauzak beste modu batera begiratu behar direla gogorarazteko igo naiz nire mahaira. Mundua desberdin ikusten da hemen goitik”.
· Guztiarekin ere, Keating maisuak egindako hezkuntza lana egokia iruditzen al zaizu? Zergatik?
Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu