Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1978

Iraupena: 183 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Michael Cimino

Aktoreak:

Robert De Niro, Meryl Streep, Christopher Walken, John Savage, George Dzundza, John Cazale, Amy Writght, Joe Grifasi

Produkzioa: EMI Films

El cazador

Izenburu originala: The Deer Hunter

Sinopsia
El Cazador epopeia harrigarria da, indarrez betea. Burdingintzanlan egiten duten Pennsylvaniako hiru langileei buruzdihardu. Hauen bizitzak atzerabiderik ez duen modu batean aldatzen dira, Vietnamgo guerraren suntsipen negargarriaren erdian. Michael, Steven eta Nick Vietcongak preso egiten dituztenean, erruleta rusora jokatzera behartzen dituzte. Harrapaketaren esperientzia honek zauri fisikoak eta psikologikoak sortaraziko dizkie, eta bere legunetako bati eginiko hitzematea betetzeko Michael Saigonera itzultzen denean, ustekabeko aurkikuntza batekin egingo tu topo.

Gaia
Adiskidetasuna, gerraren ondorioak eta bizirautea

Adiskidetasuna. Istorioak adiskidetasuna, zintzotasuna eta pertsonen arteko elkartasuna nora iritsi daitezkeen azaltzen du.
Gerraren ondorioak. Pelikulak gerraren erokeria erakusten du, tortura psikologikoa eta familien drama.
Bizirautea. Muturreko egoeretan gizakiak nola jokatzen duen, nola egoera berak pertsona bakoitzarengan eragin desberdina duen, eta nola modu desberdinean aldatzen dituen adierazten du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Indarkeriari buruz: Indarkeriak ba al du ondoriorik? Eta sufrimenduak?
· Gerraren izuari buruz: Zeintzuk dira gatazkak ezusteko mugetaraino aberetzen dituzten mekanismoak?
· Adiskidetasunari buruz: Muturreko egoerek, baldintza zailek, adiskidetasuna zalantzan jartzen al dute? Zeren gainean oinarritzen da adiskidetasuna?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikulan ehiza bi eszena daude, gerra aurretik eta ondoren. Zer da aldatu dena? Zergatik uzten du Michaelek harrapakina ihes egiten?
· Zer da gerrara joan diren protagonistek galdu dutena? Eta zain daudenek?
· Egoera zailek pertsonen errealitatea islatzen aldute, honek dituen kontraesanekin, egunerokotasunaren maskaretatik haraindi?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top