Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1999

Iraupena: 89 min.

Herrialdea: Txina

Zuzendaritza: Zhang Yimou

Aktoreak:

Zhang Ziyi, Honglei Sun, Hao Zheng, Yuelin Zhao, Bin Li, Guifa Chang, Wencheng Sung, Qi Liu

Produkzioa: Guangxi Film Studios. Distribuida por Columbia Pictures

El camino a casa

Izenburu originala: Wo de fu qin mu qin (The road home)

Sinopsia
Cuban dagoen iparameriketako base militarrean atxilotuta dauden preso islamisten egoera salatzen du pelikula honek. Onarria britaniar lau lagunen istoria da. Hauek, 2001 irailean Ingalaterrako Midlansen dagoen Tiptonetik Pakistanera egin zuten bidaia, hauetako baten anaiaren ezkontzara joateko, eta bide batez, oporralditxoa egiteko. Bidai honek Tiptonetik Karachira, Kandaharrera, kabulera eta Kunduzera eraman zituen. Bertan Iparreko Aliantzak atxilotu zituzten, eta gero estatubatuarren eskutara pasa, zeinak Kandaharrera eraman zituzten. Horietako hiru (Shafiq, 23 urte, Asif eta Ruhel 19 urte) handik Kubako Guantanamo iparameriketako basera eraman zituzten. Hemen preso hiru urte eman zituzten, hanbat humiliazio eta tortura jasanez. 2004eko martxoak 5ean Erresuma batura eraman zituzten. Londresen, galdeketa pasa eta gero, kargurik gabe aske utzi zituzten.

Gaia
Gatazka, giza eskubideak eta justizia


Gatazka.
2001ean New Yorkeko torre bikien erorketa eta gero Estatu Batuek Afganistaten eginiko erasoan du oinarria pelikula honek. Gertakari hau, eta jarraian datorren gertakizunen andana kausa batean defendatzen duguna giza duintasunaren aurretik jartzearen islada dira.
Giza eskubideak. Pelikula honek giza eskubideen bortxaketa erakusten du. Afganistanen hasi eta Guantanamon bukatzen den lau gazteok jasandako etengabeko tratu txar eta torturez osatutako prozesua azaltzen du.
Justizia. Istorioak justizia bera kuestionatzen du, eta helburuek bitartekariak justifikatzen ote dituzten galdetzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Gatazkari buruz: Gatazketan zeri ematen diogu lehentasuna: helburuaren balioari edo eta gizakiaren balioari?
· Giza eskubideei buruz: Zer dira giza eskubideak?
· Gizakiaren indarrari buruz: Zerk egiten dio gizakiari imajina ditzakegun baldintzarik okerrenetan ere biziratuea?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola azal daiteke pelikula erasotzaileen jarrera aldaketa? Zergatik bukatzen dute denek hain bortitzak izaten?
Faktore emozionalek ba aldute zerikusirik?
· Lagun hauei zer sortarazten die Afganisanera bidaiatzeko grina?
· Bizi izan duten esperientzia hori jasateko zerk ematen die indarra?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top