Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2000

Iraupena: 90 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Achero Mañas

Aktoreak:

Juan José Ballesta, Pablo Galán, Alberto Jiménez, Manuel Marón, Ana Wagener, Nieves de Medina, Gloria Muñoz, Javier Lago, Omar Muñoz y Soledad Osorio

Produkzioa: Tesela Producciones Cinematográficas

El bola

Izenburu originala: El bola

Sinopsia
Pablok 12 urte ditu eta bere aitarekin, amarekin eta amonarekin bizi da Caravanchelen, Madrilgo langile-auzo batean. Mutil barnerakoia da, familia-egoera gogorrak eta zailak markatutakoa. Auzoan guztiek «El bola» bezala ezagutzen dute zinginarritzat duen esfera metalikoa dela-eta. Pabloren bizitza aldatu egingo da eskolara etorritako lagun berri batek berarena ez bezalakoa den mundua erakutsiko diolako, jipoirik eta beldurrik gabekoa zeinetan esperantzak baduen lekurik.

Gaia
Tratu txarrak, sufrimendua eta laguntasuna

Tratu txarrak: Haurrei emandako tratu txarren gaia ageri da filmean.
Sufrimendua: Aitaren protagonistarenganako gehiegikeriak sorrarazten dion sufrimendua eta ezintasuna deskribatzen du pelikulak.
Laguntasuna: Pelikulan ageri den laguntasuna babesa, konpainia eta maitasuna hartu eta emateko modu bezala aurkezten da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Laguntasunari buruz: Zer eratortzen da benetako laguna izatetik? Zer espero o da lagun on batez?
· Tratu txarrei buruz: Zeintzuk dira aitarengandik edota amarengandik tratu txarrak jasotzen dituen haurrak dituen sentimenduak eta emozioak?
· Maitasunari buruz: Zer esan nahi du maitatzeak eta maitatu sentitzeak? Zer da maitasun bezala ulertzen duguna?

…pelikula ikusi ondoren

· Nahiz eta auzoan guztiak jakinaren gainean egon, zergatik ez du inork salatzen El bolak jasaten duen egoera?
· Zein da Pabloren amak egoera horretan betetzen duen papera?
· Zer suposatzen du Pablorentzat bere lagun berriaren, Alfredoren, familia ezagutzeak?
· Zerk aldarazten dio iritzia Alfredoren aitari parkean bere lagunari Pabloren aitarekin joan dadila esaten dionean?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top