Sinopsia
Cliff Stern (Woody Allen) irabazi handiak emango dizkion lana eskaintzen dioten artean, telebistako ekoizle harro baten (Alan Alda) bizitzaren gaineko erreportaje lausengatzailea filmatzea, bere idealak gordetzen dituen zinema-zuzendaria da. Judah Rosenthal (Martin Landau) bere komunitateko oinarrietako bat da haren amoranteak (Anjelica Huston) bere delitu finantzieroak eta ezkontzaz kanpoko abenturak ezagutzera eman nahi dituela jakiten duen eguna arte. Cliffek zintzotasunaren edo diruaren artean hautatzen duen bitartean, Judah egia aitortzea edo bere arazoiei irtenbidea emateko beste soluzio bat aurkitzea pentsatzen ari da. Bien bitartean, biek beren morala aztertu beharko dute, eta atzera bota ezinezko erabakia hartu.
Gaia
Erabaki etikoak eta erruduntasuna
Etika. Pelikulak geure estruktura morala eta erabaki etikoak zalantzan jarrarazten dizkiguten erabakien aurrean bizi dugun gatazka eta tentsioa deskribatzen du.
Erruduntasuna. Erabaki etiko batek dakarzkien ondorioak erakusten ditu filmak. Erruduntasuna abiapuntu bezala hartuta, arau goren baten existentzia, justizia eta bizitzaren zentzua zalantzan jartzen duen ibilbidea islatzen du.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Etikari buruz: Zer da etika, eta zein esanahi du geure bizitzatan?
· Erabakiei buruz: Zer izaten dugu kontuan erabaki bat hartzerakoan?
· Askatasunari buruz: Zer dakar modu askean jokatzeak? Nahi duguna egitea?
…pelikula ikusi ondoren
· Etikoki jokatzeak konpentsatzen al du? Zergatik? Pelikulak erantzun bat ematen digu, baina galdera hortxe uzten du. · Judahi dagokion istorioan gertatzen dena posible al da? Hau da, hilketaren aurreko bizitzara itzul daiteke ezer gertatu izan ez balitz bezala? Ez da ezer aldatu?
· Zein erlazio dago arauen eta askatasunaren artean? Zein desberdintasun dago moralaren eta etikaren artean?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu