Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1937

Iraupena: 91 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Leo McCarey

Aktoreak:

Victor Moore, Beulah Bondi, Fay Bainter, Thomas Mitchell, Porter Hall y Barbara Read

Produkzioa: Paramount Pictures

Dejad paso al mañana

Izenburu originala: Make Way for Tomorrow

Sinopsia
Senar-emazte zahar batzuk jada etxetik kanpo bizi diren beren bi seme-alabak elkartzen dituzte adierazteko porrot egin dutela eta denbora gutxian kalera bota behar dituztela. Seme-alabek orduan gurasoak banatzea erabakiko dute: bat amarekin geratuko da eta beste aitarekin. Hori kolpe handia izango da adinekoentzat, bizitza guztia elkarrekin egin baitute.

Gaiak
Familia, bizitza zikloa eta giza izaera

Familia. Familia bateko gurasoen eta seme-aben arteko harremanen eguneroko bizitzan sortzen diren gatazkak erakusten dizkigu pelikulak.
Bizitza zikloa. Istorioak gaztaroa, heldutasuna eta zahartzaroa erakusten ditu. Horrez gain, rol-aldaketa naturalaren aldaketan eta zaintzaile izatetik zaindua izaterako aldaketan sortzen den tentsioa kontatzen du.
Giza izaera. Gizakiaren izaera mugatua eta honek sorrarazten dituen miseriak, sufrimendua eta erruduntasuna nabarmentzen ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Zahartzaroari buruz: Nola hartzen dugu adinean aurrera egitea? Nola kokatzen gara zahartzaroaren aurrean? Zahartzaroak heriotza al dakar? Zergatik?
· Familiari buruz: Zer espero dugu familiarengandik? Eskuzabaltasunez laguntzen al diogu geure familiari? Nola?
· Izaera mugatuari buruz: Nola erantzuten dugu geure izaera mugatuaren aurrean? Erantzukizunez jokatzen al dugu?

…pelikularen ondoren

· Nolakoa da gurasoen, seme-alaben eta bilobaren arteko harremana? Zer gertatzen da beren artean? Ba la dago komunikaziorik? Zerbaitek porot egin al du beren artean? Zergatik?
· Nola erreakzionatzen dute seme-alabek gurasoen kaleratzearen aurean? Gurasoetaz arduratzeko edo ez arduratzeko joera dute? Zergatik?
· “…Aita eta ama ohoratu itzazu…” Zer ekartzen dizute pelikulako hitz hauek?
· Pelikulan zehar pertsonaien artean ba al dago eboluziorik?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top