Sinopsia
Erakusketako cowboy-bizitza eramateko ametsak bultzatuta, Joe Buck gaztea eta sineskorra New Yorkera abiatzen da gigoloa izateko asmoz. Laster konturatuko da mundu hori ez dela pentsatzen zuen bezalakoa. Dirurik eta lagunik gabe, Rico “Ratso” Rizzo ezagutzen du, maula egin nahi dion iruzurgilea.
Gaia
Bakardadea, dekadentzia eta laguntasuna
Bakardadea. Pelikulak gizakiaren bakardadea eta sentitzen duen hutsunea edonola uxatzera bultzatzen duen desadostasun existentziala deskribatzen ditu.
Dekadentzia. Kaskarkerian ez jausteko desioaren eta errealitate latzean bizirik irauteko beharraren artean sortzen den tentsioari aurre egiteko zoritxarreko modu bat erakusten du istorioak.
Laguntasuna. Laguntasuna inozentziaren eta gupidaren aterpe bezala ageri da filmean; baita ametsek errealitatean, berriz ere, lekua har dezaten modu gisa ere.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Gizarteari buruz: Eraldaketa sozialak tradizioarentzako mehatxu al dira? Azken hau horietara moldatu behar da?
· Zoriontasunari buruz: Zer da zoriontasuna? Zoriontasuna bilate pertsonalaren ondorio da, ala aurrez ezarrita dauden kanpo irizpideen araberakoa?
· Zintzotasunari buruz: Zintzotasuna harremanetan gakoa al da? Zergatik?
…pelikula ikusi ondoren
· Maitasunaren zein alderdi eratortzen dira kontatutako bost istorioetan zehar?
· Zergatik ezkontzen da Aditi? Bere kontzientziarekiko leiala da, ala tradizioak agindutakoari jarraitzen dio?
· Non oinarritzen dira maitasunaren gainean erikitzen diren harremanak?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu