Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 130 min.

Herrialdea: Brasil

Zuzendaritza: Fernando Meirelles / Katia Lundi

Aktoreak:

Matheus Nachtergaele,  Seu Jorge,  Alexandre Rodrigues,  Leandro Firmino da Hora,  Philippe Haagensen,  Douglas Silva,  Roberta Rodríguez Silvia,  Alice Braga

Produkzioa: O2 Filmes / VideoFilms / Miramax Films

Ciudad de Dios

Izenburu originala: Cidade de Deus

Sinopsia
Benetako gertaeretan oinarrituta, 70. hamarkada amaieratik 80. hamarkada hasierara bitartean, Rio de Janeiroko auzo pobreenetan antolatutako krimena izugarri hazi zen garaia kontatzen du. Orduan, drogra-trafikoak eta indarkeriak beren legea inposatu zuten fabeletan.
Buscapék 11 urte ditu, eta Cidade Deuseko, Rio de Janeiroko auzo pobre bateko, haur bat besterik ez da, beste askoren artean. Lotsatia eta ahula, auzoko haur gogorrei, haien lapurketei, borrokei eta poliziarekin egunero dituzten liskarrei erreparatzen die. Badaki zer izango den handitan, baldin eta bizirik irautea lortzen badu: argazkilaria. Dadinho, Buscapéren adin bereko haurra, auzora etorri da bizitzera. Haren ametsa Rio de Janeiroko gaizkilerik arriskutsuena izatea da. Bertako gaizkileentzat enkarguak egiten hasiko du ibilbidea. Bai batak eta baita besteak ere beren helburuak lortuko dituzte…

Gaia
Boterea, sentsibilitaterik eza eta aukerak

Boterea. Amorruz beteriko beren bizitzak direla-eta, taldeen, drogen eta armen botereak erakartzen ditu protagonistak. Sentsibilitaterik eza. Lapurretaz, borrokaz eta hilketaz inguratuta, Cidade Deuseko biztanleak, eta batez ere protagonista gaztetxoak, minaren eta heriotzaren aurrean soraio bihurtzen dira.
Aukerak. Nahiz eta baldintzak gogorrak izan oraindik ere badagoela aukeratzeko aukerarik erakusten digu istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Botereari buruz: Zerk bultzatzen gaitu botere-beharra izatera?
· Sentsibilitate ezari buruz: Zer dela-eta ixten dizkio begiak krudeltasunari, indarkeriari, pobreziari eta etsipenari gizarteak?
· Aukerei buruz: Zeintzuk dira bide bat edo beste hautatzera bultzatzen gaituzten oinarrizko faktoreak?

…pelikula ikusi ondoren

· Itxaropen gutxiko lagunen istorio honetan, nola lortzen du Buscapék krimenarekin eta bandekin ez nahastea?
· Aukeratzeko une latzenetan, zeintzuk dira hautatu behar dutenek jarraitzen duten ildoa, beren patua edota gainontzekoena?
· Protagonisten unerik ahulenetan, nondik ateratzen dute indarra, aurrera egiteko?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top