Sinopsia
Amaia ama izan berri da eta ez daki oso ondo nola izan ama bat. Bere bikotekidea aste batzuk etxetik kanpo pasako dituenez, bere gurasoen etxera itzuliko da, Euskadiko kostaldeko herri polit batean, eta horrela bere jaioberriaren ardura partekatuko du. Ordea, Amaiak ez daki ama izan arren, ez diola alaba izateari utziko.
Gaiak: amatasuna, familia, zaintza
- Amatasuna. Ama izateak dauzkan erronkak eta une gogorrak erakusten dizkigu pelikulak. Izan ere, bizitzako etapa berri honek emakumeengan daukan inpaktua eta zailtasunak agertzen dira.
- Familia. Senideen arteko harremanen egunerokoa ikus dezakegu filmean. Arbitrarioki ezarri zaigun pertsona-multzo hauek gizabanakoarengan daukan garrantzia adierazi nahi da.
- Zaintza. Batez ere emakumeei egokitzen zaien betebeharra da. Ezinbestekoa izan arren, itzalean dagoen afera da eta filmean, zaintzaren beharra eta garrantzia nagusitzen da bereziki, genero desberdintasunak agerian utziz.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.
Zenbait galdera…
… pelikularen aurretik
- Amatasunari buruz: Zer da amatasuna? Berdina da gizon eta emakumeentzako? Zergatik?
- Familiari buruz: Zer da familia? Zer da familia normatibo bat? Zer gertatzen da horrelakoak ez direnekin?
- Zaintzari buruz: Zer da zaintza? Zer suposatzen du? Garrantzia du egungo gizartean?
… pelikularen ondoren
- Ze lotura dauka filmaren tituluak eta istorioak?
- Nola erantzuten dio Amaiak Javiri lan-eskaintzataz galdetzen dionean? Zergatik hartzen du Javik lana? Joneren zaintzaz arduratzen da? Amaia eta Jone ohean etzanda daudenean, Amaiak hau esaten du: “¿Vas a ser feliz? Prométemelo. ¿Cómo que no? Tienes que ser feliz”. Ze esanahi dauka? Lotura du berak bizitakoarekin?
- Zein da Amaian jarrera pelikula hasieran eta bere gurasoen etxean? Zergatik? Nola deskribatuko zenuke Amaia eta Begoñaren harremana? Zer esanahi dauka Amaia eta Begoña gauean besarkatzen direnean? Eta nolakoa da Amaia eta Koldoren arteko erlazioa? Koldok Amaiari “Txoriak txori” kantatzen dionean, zer adierazi nahi dio horrekin? Koldoz kantatzez bukatzen duenean, zergatik joaten da Begoña?